Kategoria: azawad tuareg
Araouane (Azawad) Ibrahim Boucabar Keita, edo Soumalila Cissé, non dago desberdintasuna? Atzeraka doazen zaldi zaharrak dira biak ala biak. "Adema" gobernu zaharreko kide izandako krokodiloak. Bata zein bestea, ordena zaharraren berrezarpenaren ordezkariak baino ez dira. IBK, hegoaldeko mandinga da, Cissé, aldiz, iparraldeko Tonbuktuko songhaia, baina “ibaialdeko” iparraldekoa. Mali bakarraren ikuspegia partekatzen dute biek. IBK, junta militar zaharrak, eta nahiko fundamentalista den Aliantza islamistak sostengatzen dute, baita ...