Erromatik Estocolmora
Ordenagailuko
saguaren gurpiltxoaren pare bat laztantze beherago aurkitu dut, ordea, gehiago
larritu nauen albistea: “Hollandek dio Maliko misioan dagoeneko “oinarrizko
helburuak” lortu dituztela”. Izenburuak baieztapen ugariz ilundu dit momentua.
Frantziak bere helburuak bete ditu, Maliko hidrokarburoen, urrearen eta beste
baliabide natural preziatuen jabetzan eskua sartu du. Beste behin, Europa
Afrikaren patuaren jabe.
Zorte politikaz ari garela. Mozorroen eta interesen munduaz. Maliko talde errebelde armatuen kontrolaz ari da Hollande, hauteskunde berrietarako lehen pausuaz, berebizikoa demokraziarako. Malik ere, urte ugari kolonizatuta pasa ostean, Estocolmoko sindromea garatu duela dirudi. Ez du lortu gobernu egonkorrik, eta Frantziari laguntza eske joan zaio. Irribarre gaizto batek egin dio ihes, Malik ez bezala, Frantziari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: