Tenereko begiradek, bihotzean hotz, hots eta garrasi. Basamortuko hautsak, aurki estaliko ditu irribarreak, eta dantzak, maiteminduen xuxurlak, eta haurren gauerdiko negarrak. Eta algarak. Bada herririk, Saharako harriei itsatsita bizi dena, haizearen kontu zaharrak entzuten dakiena, gauetan zeruan, izarrezko errepideetan nabigatzen duena. Hareazko ozeanoak, Tenerek , oinaze gorrien erdian, aspaldi munduratu zuen herria, ahuntz, gamelu, asto eta musker. Haustuz doana, hautsiz, ezerezean galduz. Basamortuan hustuz, odolustuz,desagertuz. Tenereko begiradek, bihotze...
Afrikarrak badaki, bizitza dela, altxorrik preziatuena. Tristura, plazerak, gaixotasuna, pedagogia baino ez direla. Afrikarrak, gauzak datozen bezala hartzen ditu, eta mirarietan sinisten badu ere, nekez egingo du hauen aldarrikapena. Izaki zoragarria da afrikarra. Etxeko atarian eserita, edo zuhaitz baten azpian, edota krokodiloz gainezka den ibai baten ertzean, lehenengo, bere baitan dago beti afrikarra. Bere bihotza baino ez du, erresuma. Mundu honetako inork, ez daki partekatzen, eta barkatzen berak baino hobeto. Eskuzabaltasunari aurpegia jarri beharko banio, afr...
afrikarra, afrikarraren aurka Afrika zuri, berde, beltz, gorri... Afrika beltz, more, berde, zuriaren arerio Zeinen mesedetan? afrikar etorkin, ghetto, etsipen, droga Afrikaren aurka, gerra, arma armatua Zeinen armekin? Afrika uranio, urre, petrolio, harribitxi, zilar, gas, aberats, pobre Afrika Afrikaren aurka Zeinen mesedetan? Pobrezia, gerra, miseria, oinazea, eromena, ondoeza Badatoz Ezinbestean gurera ihesi Zeinen mesedetan?
Mdou Moctar. "Tahoultine" Ilargia begira dute irribarrea galdu du begia belztu zaio malkorik ez ezpain ertzean Nora zoazte hondarrezko herri? Nora basamortuko ume? Zerk laztu du zuen betilea? Suge adardunak gaixorik daude mututu da betiko dunen ulua bere buruaz beste egin du oasiko palmondoak Nora zoazte hondarrezko ume? Nora basamortuko betile? Zerk laztu du zuen herria? Izarrek zerutik ihes egin dute ez dabil gehiago haizerik Nora zoazte hondarrezko betile? Atzean utzi duzue akazia hasperen urdinetan itota bakarrik
Herri “txiki-handiek”, lekukoek, bertakoek, xumeek, hondarra begietan baino ez dutenek... Azawad-ekoek, elkarrizketaren bide oro ustiatuz, direnak eta ez direnak aztertzen ari diren bitartean... Estatu “handi-ahalguztidunek", jarri dute munstro izugarria mortuko bidean, bihotzik gabeko munstro eroa. Azawad; MNLAren 2. kongresua 2013ko urtarrilaren 8, 9 eta 10ean, Azawad-eko Tinzawet-en, MNLAren (Azawad Askapenerako Mugimendu Nazionala), 2. kongresua egin da. Bilera honetan, tribuetako buruak, armadako estatu nagusiko ordezkariak, emakumeen ordezkariak, gazte eta ikasleen...
Aspaldi limurtu zuten Saharako basamortuek, eta bertako herriek Jean Marc Durou argazkilari handia. Asko bezala, darien magian harrapaturik gelditu zen, halabeharrez, eulia amaraunean bezala, eta irtenbide bat bilatu behar izan zion barrenak erretzen zizkion pasio sakon hari. Hala, denborak mortukoei, eta tamashekei eskainitako uneak lapurtzea erabaki zuen, eta une hauek, lau haizetara hedatzea. Abaguneen lapur bihurtu zen orduan, magia bahitzaile. Argazki kamera lagun, jenderik, unerik eta paisaiarik intimoenen testigu izan zen Durou maitemindua. Baina aurkiak, badu nahitaez ber...
Gizon hau, ez da San Jose, Belengo estalpe-atarian. Djaneteko, gaur egungo, kel-tamashek-a da, tuarega. Erlojuak baino ez du salatzen. Erlojurik gabe, ez al zaizue jaiotzarako pertsonaia aproposa iruditzen? Horixe daukate basamortuko paisaiek, eta jendeek, postaletako irudietara garamatzatela. Urrutikoak iruditzen zaizkigun eremu, eta lurraldeetara. Hain daude hurbil ordea... Gizakitik gizakira doan oztopoa baino, ez da gainditu behar. Eseri elkarrekin..., eta hiru teak hartu. Urte Berri On
Azawadeko Kel-tamashek-ak Basamortuaren berezko soiltasun amaigabeak, bihurtzen du handi, bertako, edozein bizidun.
bihotzen Taupada Tuaregen Tendearen dantza Txaloa Taupa eskuek Talka dantzen afrika Taupa Taupa afrikaren bihotza Tendea Tenereko gameluen urratsa garrasia zuri beltza Taupa Taupa Talka Talka Txaloa irribarrea Tendea Tuaregen afrikaren Taupa dantza TarTiT
Tamurt (Herria) musika talde tuarega Hala baina, norbere burua engainatu beharrik ez dago. Hizkuntza gutxituan idaztea ez da berezkoa, ez da funtsik gabekoa, ez da “loisir mondain” bat. Bizitzan badira hautu batzuk ondorio edo kalterik gabekoak, baina euskaraz zein amazigeraz idazteko hautua ez da halakoa. Hizkuntza menderatuan idaztea, nahita ere, ezin da kaligrafia ariketa izan. Erresistentzia da era batean edo bestean, modu subertsiboan edo modu subjuntiboan. Gauza da, erresistentzia hori zer den geroenean. Azken abestia, zendutako herriari, zenduko den hizkunt...