Burua ero, bihotzik ez
Herri “txiki-handiek”, lekukoek, bertakoek, xumeek, hondarra begietan baino ez dutenek... Azawad-ekoek, elkarrizketaren bide oro ustiatuz, direnak eta ez direnak aztertzen ari diren bitartean...
Estatu “handi-ahalguztidunek", jarri dute munstro izugarria mortuko bidean, bihotzik gabeko munstro eroa.
Azawad; MNLAren 2. kongresua
2013ko urtarrilaren 8, 9 eta 10ean, Azawad-eko Tinzawet-en, MNLAren (Azawad Askapenerako Mugimendu Nazionala), 2. kongresua egin da. Bilera honetan, tribuetako buruak, armadako estatu nagusiko ordezkariak, emakumeen ordezkariak, gazte eta ikasleen ordezkariak, MNLA-ko atzerriko ordezkariak, eta Azawad-eko errefuxiatuen ordezkariak bildu direlarik.
Bertan, 3000tik gora partaide izan dira,eta kanpotik ere bertaratu dira Ghana, Frantzia, Senegal, Mauritania, Burkina Faso, Algeria eta Nigerretik adibidez.
Bilera hasi aurretik, estatutuen eta arauen irakurketari ekin diote, eta MNLA osatzen duten hainbat erakundeen aldaketei ere bai. Honela gelditu da;
> Iraultzaileen kontseilua, 50 kidez osatua. MNLAko legegintzarako, eta erregulaziorako organoa.
> Kontseilu aholkularitza, 90 kidez osatua. Buruzagi tradizionalek, erlijio liderrek, emakumeek eta intelektualek osatua.
> MNLAko kongresuko idazkari nagusi, M. Bilal AG ACHERIF izendatu dute,eta presidenteorde lanetan M. Mahamadou Djeri MAIGA arituko da.
Kongresuak lehendakariari, zazpi egunen buruan, CTEA ( kontseilu iragankorra ), osatuko duten 30 kide izendatzeko eskatu dio.
Atzerriko edozein esku-hartze militarren aurretik, Azawad eta Mali aurrez-aurre jartzen dituen arazoa konpontzeko bidea, elkarrizketa eta negoziazioa direla dio MNLAk.
Kongresuak, MNLAren ikuspegi politikoa onartzen du, nazioarteko konbentzioak, bazkideak eta lagunak errespetatzen dituelako. Aldi berean, bere plataforma politikoarekin ados, Azawad nazioaren borondatea bete, eta erdiesteko ebazpen sendoa hartu du.
Kongresuak biziki kondenatzen ditu, maliar armadak, Azawad-eko bizilagunei urteetan egindako gehiegikeriak, eta 1960tik gaurdaino pertsonen aurka burututako delituak azter daitezen komisio baten parte-hartzea eskatzen du.
Halaber, oso estimatzen ditu bertoko jakintsuen gomendioak, Azawad-en bakea, gizarte-kohesioa, eta islamaren praktika, erlijio tolerante gisa, aholkatzen dutenek.
Kongresuak Azawad lurraldeko biztanle guztien adiskidetzeari, eta elkarrizketari dei egiten dio.
Bukatzeko, MNLAk Aljeriari bilera honen erraztea eskertzen dio, eta eskerrak eman nahi dizkie une zailetan laguntza eta aholkularitza eskaini dioten herrialde, eta giza erakunde guztiei.
Kongresua