Atzean utzi duzue akazia

Atzean utzi duzue akazia Basamortukoak | 2013-02-16 17:05

Mdou Moctar. "Tahoultine"

 

 

Ilargia begira dute

irribarrea galdu du

begia belztu zaio

malkorik ez ezpain ertzean


Nora zoazte hondarrezko herri?

Nora basamortuko ume?

Zerk laztu du zuen betilea?


Suge adardunak gaixorik daude

mututu da betiko dunen ulua

bere buruaz beste egin du

oasiko palmondoak


Nora zoazte hondarrezko ume?

Nora basamortuko betile?

Zerk laztu du zuen herria?


Izarrek zerutik ihes egin dute

ez dabil gehiago haizerik


Nora zoazte hondarrezko betile?


Atzean utzi duzue akazia

hasperen urdinetan itota

bakarrik