Kategoria: akazia
Mdou Moctar. "Tahoultine" Ilargia begira dute irribarrea galdu du begia belztu zaio malkorik ez ezpain ertzean Nora zoazte hondarrezko herri? Nora basamortuko ume? Zerk laztu du zuen betilea? Suge adardunak gaixorik daude mututu da betiko dunen ulua bere buruaz beste egin du oasiko palmondoak Nora zoazte hondarrezko ume? Nora basamortuko betile? Zerk laztu du zuen herria? Izarrek zerutik ihes egin dute ez dabil gehiago haizerik Nora zoazte hondarrezko betile? Atzean utzi duzue akazia hasperen urdinetan itota bakarrik
Mendiko, itsasoko, basoko... hurbileko norbaiti, basamortua irudikatzeko eskatuz gero, seguraski, hondarrezko paisaia zabal-zabal bat marraztuko luke,eta erdi-erdian, urruti antzean, akaso, palmondo luze, eder bat. Jakin ezazue ezetz, mortuaren magalean, nekez ikusiko duzuela palmondorik, ez da palmondoa basamortuari garaituko zaiona, ez. Palmondoa, oasiko printzea da. Oasiak, urak, egiten du palmondoa, eta palmondoak, urak, egiten du oasia. Baina oasia ez da mortua. Oasia, mortuaz trufatzen den paradisu pusketa da, zerua infernuan. Zuhaitz eta landare-mota guztien gainetik,basamor...