Tamurt (Herria) musika talde tuarega
Hala baina, norbere burua engainatu beharrik ez dago. Hizkuntza gutxituan idaztea ez da berezkoa, ez da funtsik gabekoa, ez da “loisir mondain” bat. Bizitzan badira hautu batzuk ondorio edo kalterik gabekoak, baina euskaraz zein amazigeraz idazteko hautua ez da halakoa. Hizkuntza menderatuan idaztea, nahita ere, ezin da kaligrafia ariketa izan. Erresistentzia da era batean edo bestean, modu subertsiboan edo modu subjuntiboan.
Gauza da, erresistentzia hori zer den geroenean. Azken abestia, zendutako herriari, zenduko den hizkuntzari? Ala sehaska kantua, beste askoren aitzindaria, biziberritzeko den herriarentzat? Zer da irakurle gutxiko hizkuntzan idaztea? (...)
Joseba Sarrionandia; Moroak gara behelaino artean? Pamiela 2010