Kategoria: hizkuntza_gutxituak
Tamurt (Herria) musika talde tuarega Hala baina, norbere burua engainatu beharrik ez dago. Hizkuntza gutxituan idaztea ez da berezkoa, ez da funtsik gabekoa, ez da “loisir mondain” bat. Bizitzan badira hautu batzuk ondorio edo kalterik gabekoak, baina euskaraz zein amazigeraz idazteko hautua ez da halakoa. Hizkuntza menderatuan idaztea, nahita ere, ezin da kaligrafia ariketa izan. Erresistentzia da era batean edo bestean, modu subertsiboan edo modu subjuntiboan. Gauza da, erresistentzia hori zer den geroenean. Azken abestia, zendutako herriari, zenduko den hizkunt...
Badu txikiak indarra Izan nadin ni Nire hizkuntzan bizi nahi dut Nor naizen erakutsi munduari Banaiz Ez dut desagertu nahi Ez naiz inor baino gutxiago Atzerriko sentitzen naiz, nire etxean Etxean sentitu nahi dut, nire etxean Beldurrik gabe bizi nahi dut Nire buruaren jabe Duintasunez Bakean ASKE!
Munduan 6000 hizkuntza inguru daudela diote adituek, eta gehienak betiko galduko direla mende hau amaitu baino lehen. Biodibertsitatea denok goratzen dugun garaian, gizadiaren kultur aniztasunari historia osoan egin zaion sarraskirik gordinena ari gara geure begien aurrean ikusten, boterearen axolagabezia osoaz, edo haren konplizitate ezinbestekoaz. Giza eskubideek gizon-emakume guztion berdintasun eta duintasuna aldarrikatzen badute ere, jatorrizko hiztun-herriak arroztuz doaz etengabe, eta prozesu hori ez da kasualitate hutsa, legearen zaindari diren estatuak eurak baitira e...
Amazigh izatea, herri betiko baten kidea izatea da. Hizkuntza betiko baten hiztun. Amazigh hitza, Afrika da, Afrika iparraldea. Amazigha, ez da arabiarra, ez espainola, ez frantziarra, ez italiarra. Amazigha, sorburua da, sorterria, sorlekua, sortzea, sormena. Amazigh izatea, eustea da, etsipenari tarterik ez eskaintzea, irautea. Mendia, eta basamortua da, Rif, eta Tassili n'Ajjer, eta kabilia. Itsasoa ere bada, guantxe galdua, guantxe denborak eramana, guantxe isildua, guantxe lurrundua. Amazigh izatea. mintzaira , eta kultura gutxituaren isla izatea da, gutxietsia, basokoa, basamortukoa...
Euskararen nazioarteko egun honetan, eman iezadazue freskura, eman iezazkidazue hizkuntza txiki erraldoiak, eman iezadazue ura! Hizkuntza poteretsu uniformatzaileen ikasi beharraz nazkaturik, hots berrien, soinu desberdinen egarri, eman iezadazue airea! Begi desberdinak, mundua ikusteko. Bestelako ahotsak, bizitza kantatzeko. Harridura aurpegietan, Keinu arrotzak, urrutiko hitzak. Txirotu ez nadin. Kolorerik gabeko gizarte batean, ito ez nadin. Bestea ulertzeko, pazientzia izatea zer den ahaztu nahi ez dudalako. Bestearen lekuan jartzea zer den, present izan nahi dudalako. Jar iezazkidazue ...