Berdinkeria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-04-14 21:31

 Munduan 6000 hizkuntza inguru daudela diote adituek, eta gehienak betiko galduko direla mende hau amaitu baino lehen. Biodibertsitatea denok goratzen dugun garaian, gizadiaren kultur aniztasunari historia osoan egin zaion sarraskirik gordinena ari gara geure begien aurrean ikusten, boterearen axolagabezia osoaz, edo haren konplizitate ezinbestekoaz.


 Giza eskubideek gizon-emakume guztion berdintasun eta duintasuna aldarrikatzen badute ere, jatorrizko hiztun-herriak arroztuz doaz etengabe, eta prozesu hori ez da kasualitate hutsa, legearen zaindari diren estatuak eurak baitira etnozidio sistematiko honen arduradunak.


Joxe Manuel Odriozola; Estatu etnozidaren kontra. Elkar 2011