Adouma Alghoubas Hizkuntzetan igeri bizi gara. Hizkuntzek blaitzen, bustitzen gaituzte. Hornitzen ... pentsamenduz, ideiez, kezkez, ametsez. Nik, euskara izan nuen sehaskan itsaso zabal ... eta urdin. Gero, etorri ziren besteak, Quevedorena, eta poeta madarikatuena, Rimbaud, eta Baudelairerena. Shakespeareren hizkuntzari ere, egin diot lekutxo bat nire magalean. Baina eta Sahara zabal, misteriotsuan, alde batetik bestera, haizearekin batera, bazterrak harrotuz dabilenarengana hurbiltzea nahi izan dut, oraingoan. Tamasheq hizkuntzari ateak zabaldu, eta berarekin bat egi...
Azawad, isiltasunaren ertzak mastekatzen, eta begi-bistakoa denari begiak itsasten. Aurpegiak ispilu hautsiak emakumeen, eta haurren potretak sutara jaurtitako gizonen lurra suaren egonezinaren lokatzetan belaunikatuenak. Gosea egarria erraietan harriz beterikoetan, gerorako bidaiarako hornidura hilobiko hilarrirako. Tuaregen basamortuan, urrea dago, eta petrolioa, eta ikatza, eta gasa eta uranio beldurgarria, eta bakardadea eskubide ezaren, eta gehiegikeriaren aurrean. Beltzuntza zure begirada desarmatua. Eklipsea. Beharrezkoa da itzaltzea zure begirada Azawad. Zure izatea traba d...
Une zail hauetan, Sahel ingurua hankaz gora badugu ere, badator berriz ere, urtero legez, Niamein ospatzen den «Dunen Kantua», musika Kel-Tamasheq festa ikusgarria. Gerrak, urri bihurtu ditu, une gozoak, elkartu, dantzatu, gozatu, solasean aritu, hiru teak hartu... bizitzeko parada direnak. Halere, hantxe izango dira asteburu honetan, hondar ale, harri koxkor , belar samur, palmondo... artean, berriz ere, gitarra Tuareg hoberenen korda-soinu zirraragarriak. Hiruzpalau egunez, festa jabetuko da hiriaz. Eta batez ere, beste hiri batzuk, Agadez, Tamanrasset, edo Kidal ekarri...
Tinbuktu (Azawad) Ekainaren 18an zinatu zuten Azawadeko Tuaregek,eta Bamakoko gobernuak bake-akordioa. Giltzarrapo gorriz, debekuarenaz, itxitako ate astuna ireki zen orduan Mali iparraldean, ---duela gutxiegiko Sudan (»beltza» arabieraz ) frantsesaren iparraldean---. Hala, haize freskoa sartu zen lotsati, ate honek," itxaropenarenak", utzitako espazio luze-zabaletatik,eta zirrikitu guztietatik. Bamakoko gobernuak, ---duela gutxiegi Sudan (»beltza» arabieraz) frantsesaren hiriburuak--- , nahita usteltzen, erdoiltzen, kirasten utzitako Azawadeko espazio...
Aljeria «Hegoalde Handi»-ko, Tamanrasset (Hoggar) departamenduak, 100.000 biztanle ditu gutxi gorabehera, eta euretariko 1/8a baino ez da gaur egun, Tuarega. Illizi (Ajjer) departamenduak berriz, 40.000 biztanle ditu, eta 1/6a da soilik jatorrizkoa... Tuarega. Aljeria iparraldea iturburu duen immigrazioak, eta arabiar kultura menderatzailearen nagusitasunak, bertako herri Kel-Tamashaq-a komunitate, izaki, hizkuntza, izate, iraute... gutxitu, eta gutxietsi bihurtu ditu. Tuareg herrialdeak orokorrean, boto-emaile gutxi duen arren, izugarrizko interesa pizten du edozein hauteskund...
Frantziak erabaki zuen Azawad lurraldea Mali zela, edo gaur egun hainbeste entzuten den «Malí», frantziar azentu eta guzti. Eta Frantziak berak, jarraitzen du Azawad maliarra sustengatzen, noski. Auskalo, agian errazago zaio mortutik hain urruti dagoen Bamakotik, basamortuko bere interesei eustea, ezen ez Kidaletik, basamortuaren bihotzetik bertatik. Saheldar bambaren gobernutik,ezen ez tuaregen habiatik, bertatik. Mali deritzogun estatuan, Bamako ingurua edo hegoaldea da, alderdirik populatuena,eta bambara etnia nagusitzen da bertan. Sahel zonalde hau, bet...
Umayyad meskita Damaskon (1943) Damasko ez zitzaidan, nire ezpatarako zorro iruditu, Arabian lehorreratu ginenean. Baina bere harrapaketak, nire ekintza haren, iturri funtsezkoak argitu zizkidan. Denbora guzti hartan, motibaziorik indartsuena, pertsonala izan zen, bi urte haietan nire baitan, istant bakoitzean gorderik izan nuena. Ekintzaren tristurak, eta pozak, nire egunen erdian, dorreak bailiran zutitu zitezkeen, baina baita airea bezala jalgi ere. Ezkutuko bulkada hura, ia-ia bukaeraraino nire bizitzako elementurik iraunkorrena izan zen. Eta, jad...
Asko ugaritu dira, azken bolada honetan sugeak, Sahara basamortuan. Itsaso Gorriaren ertzetan hasi, Mediterraneo bazterrak igaro, eta Ozeano Atlantikoraino... haziz, lodituz, ugalduz doaz, etenik gabe, izurrite beldurgarri bilakatu arteraino. Adardunak, sugegorriak, suge beltzak... dabiltza hara eta hona, gorputzak arrastaka, mingainak txistuka, hondarrezko, eta harrizko paisaia abaildu, torturatuetan barrena. Gauetan, amets gaiztoetan galduta dauden haurrengana hurbiltzen dira, gorpuztxo dardartien berotasunak erakarrita. Euren baitan kiribildu, eta lo zerraldo gelditzen di...
... estatu etnozidaren filosofia politikoak, gutxiengoen hizkuntzak eta kulturak birrintzeko joera berezkoa baldin badu, zer ote dakarkigu globalizazioaren tsunamiak? Globalizazioaren kudeaketa estatu nazional hegemonikoen eskuetan dagoela kontuan hartuta, batik bat eta bereziki kultura anglosaxoiaren mendeko, globalizazioaren auzi hau ez ote da aspaldiko logika inperialista baten halabeharrezko patua? Globalizazioaren tsunamia ez ote da, nolabait esateko, nazio anitzeko estatu etnokratiko hegemonikoen berezko jarraipen historikoaren fruitua? Horrela baldin bada, etnozidioaren epize...
Araouane (Azawad) Ibrahim Boucabar Keita, edo Soumalila Cissé, non dago desberdintasuna? Atzeraka doazen zaldi zaharrak dira biak ala biak. "Adema" gobernu zaharreko kide izandako krokodiloak. Bata zein bestea, ordena zaharraren berrezarpenaren ordezkariak baino ez dira. IBK, hegoaldeko mandinga da, Cissé, aldiz, iparraldeko Tonbuktuko songhaia, baina “ibaialdeko” iparraldekoa. Mali bakarraren ikuspegia partekatzen dute biek. IBK, junta militar zaharrak, eta nahiko fundamentalista den Aliantza islamistak sostengatzen dute, baita ...