Anbizio historikoa
Umayyad meskita Damaskon (1943)
Damasko ez zitzaidan, nire ezpatarako zorro iruditu, Arabian lehorreratu ginenean. Baina bere harrapaketak, nire ekintza haren, iturri funtsezkoak argitu zizkidan.
Denbora guzti hartan, motibaziorik indartsuena, pertsonala izan zen, bi urte haietan nire baitan, istant bakoitzean gorderik izan nuena.
Ekintzaren tristurak, eta pozak, nire egunen erdian, dorreak bailiran zutitu zitezkeen, baina baita airea bezala jalgi ere. Ezkutuko bulkada hura, ia-ia bukaeraraino nire bizitzako elementurik iraunkorrena izan zen. Eta, jadanik, Damaskora iritsi aurretik hilda zegoen.
Bigarren bulkada, taupada indartsua bera, gerra irabazteko desio irmoa zen, eta uste oso bat ere bai. Arabiarren laguntzarik gabe, Ingalaterrak ezin izango zukeela ordaindu, alde turkiarrean nagusitasunak, exijitzen zuen prezioa.
Damasko erori ostean, Ekialdeko gerra -eta agian gerra guztia- bukatu baitzen.
Gero, bultzatzen ninduen jakin-mina zegoen. Txikitan, irakurritako Super flumina Babylonis-ek, mugimendu nazional baten korapilo bihurtzeko malenkonia, utzi zidalako.
Damaskoz jabetu orduko, beldurrak hartu ninduen ordea, sustrai autoritarioa, ari baitzitzaidan barnean ernetzen.
Gainera, anbizio historikoa ere, hortxe zegoen, motibo gisa, txepela bera. Oxfordeko City School-en, Asia berriari, bizi nintzen bitartean, forma emateaz egiten nuen amets. Mekak, Damaskora eramango gintuen. Damaskok Anatoliara, eta ondoren Bagdadera, eta hantxe zegoen Yemen ere. Fantasia irudi dakioke nire hastapen hura, esfortzu arrunt baten gisara soilik, ikusi nahi duenari...
Lawrence from Arabia. The Seven Pilars of Wisdom. 1935
Iruzkinak
Utzi iruzkina: