Txirotuz... zeharo. Galduz

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-09-19 18:11

Aljeria «Hegoalde Handi»-ko, Tamanrasset (Hoggar) departamenduak, 100.000 biztanle ditu gutxi gorabehera, eta euretariko 1/8a baino ez da gaur egun, Tuarega. Illizi (Ajjer) departamenduak berriz, 40.000 biztanle ditu, eta 1/6a da soilik jatorrizkoa... Tuarega. Aljeria iparraldea iturburu duen immigrazioak, eta arabiar kultura menderatzailearen nagusitasunak, bertako herri Kel-Tamashaq-a komunitate, izaki, hizkuntza, izate, iraute... gutxitu, eta gutxietsi bihurtu ditu.

Tuareg herrialdeak orokorrean, boto-emaile gutxi duen arren, izugarrizko interesa pizten du edozein hauteskunde garaitan, kolono zaharrek, ziega bihurtu dioten estatuetan... Niger, Mali, Aljeria, Libia, eta Burkina Fason. Ez herriari, edo kulturari darion erromantizismo kutsuagatik  -horrek bost, goiko banpiro, odol zupatzaileei oro- ezpada euren lurralde zoruari, darion petrolio, eta gas kiratsagatik.

Ekuazio murriztaile hau baina, tamalez, herri gehiegirekin ari da gaur egun, obratzen. Hain jakitun, ikasi, aurreratu, demokrata, aske, zibilizatu.. garenon muturren aurrean obratzen, gainera.

Argi dago; zerbait ikasi badugu, ezer ikasi ez dugula da.

Traste zaharra pilatuz, aberastuz goazela pentsatzen dugun zapaburuok, hainbeste urteren buruan borobilduz, landuz, haziz, ikasiz, joan diren kolore, zapore, usain guztiz aberats horiek denak, hain era zozo, tamalez inozo, eta aldi berean zikiratzailean galtzen uzten baditugu... a zer lotsa! Zer aurpegiratuko ote digute, ondoko, hain gure arrastoko izango ditugun, belaunaldi halabeharrez gris-gris-grisek?

 

 


Utzi iruzkina: