Dunen Kantua... beti!

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-10-18 18:23

 

Une zail hauetan, Sahel ingurua hankaz gora badugu ere, badator berriz ere, urtero legez, Niamein ospatzen den «Dunen Kantua», musika Kel-Tamasheq festa ikusgarria.

Gerrak, urri bihurtu ditu, une gozoak, elkartu, dantzatu, gozatu, solasean aritu, hiru teak hartu... bizitzeko parada direnak.

Halere, hantxe izango dira asteburu honetan, hondar ale, harri koxkor , belar samur, palmondo... artean, berriz ere, gitarra Tuareg hoberenen korda-soinu zirraragarriak.

Hiruzpalau egunez, festa jabetuko da hiriaz. Eta batez ere, beste hiri batzuk, Agadez, Tamanrasset, edo Kidal ekarriko dituzte musikariek gogora, eta bihotzetara. Badela munduan herri Tuareg-a, aldarri ozena egingo digutenak.

Bertan izango dira, besteak beste; Bombino, Tinariwen-go Abdallah, Afel Bocoum bluesman «peul»-a, Etran Finatawa, Djanet-eko Nabil Othmani, Rhissa Ag Wanaghli eta Atri n´Assouf bere taldea, Kel Assouf... Ez ditzagun herri gutxituak ahaztu, baztertu, desagerrarazi... hauts bihurtzen utzi.

 

 


Utzi iruzkina: