Hawad-en Azawad
Azawad,
isiltasunaren ertzak
mastekatzen,
eta begi-bistakoa denari
begiak itsasten.
Aurpegiak ispilu hautsiak
emakumeen, eta haurren potretak
sutara jaurtitako gizonen lurra
suaren egonezinaren
lokatzetan belaunikatuenak.
Gosea egarria erraietan
harriz beterikoetan,
gerorako bidaiarako hornidura
hilobiko hilarrirako.
Tuaregen basamortuan,
urrea dago, eta petrolioa, eta ikatza, eta gasa
eta uranio beldurgarria,
eta bakardadea
eskubide ezaren, eta gehiegikeriaren aurrean.
Beltzuntza
zure begirada desarmatua.
Eklipsea.
Beharrezkoa da itzaltzea
zure begirada Azawad.
Zure izatea traba da.
Epaileek ez dute
zure testigantza beharrik.
Ordena ordena da,
eta egia aparteko zerbait.
Tuaregen beharrik ez
Sahara zaintzeko.
Joko-eremuan ·gorrien· ehiza
debekualdia altxa da.
Tinbuktu, Gao, Kidal
Tchin Tabaraden Agadez In Gall
Tamanrasset Ghat Ghadames
harea, airea, lurra
Sahara galdua
Tuaregen denda zerumuga amildu da
obus eta bonben burkaren azpian.
Isiltasuna!
Eta isiltasuna ere isildu da.
Eta birrintzen dituzte biziak eta hilak,
abereak haranak mendiak,
Tanke autokanoien teilatupe berean,
helikoptero andana,
amesgaiztoak, dronak, parrastadak
gringo frankauiak.
Gaur Sahara eta Sahel-eko
zeruetan
ez da bele edo sairik
dronak eta leherketak
bakarrik.
(...)
Hawad. Dans la nasse (egokitua)
Tamazgha.fr, 2013-10-21
Iruzkinak
Utzi iruzkina: