Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

Djanet

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-08-09 14:48

  +O   Arratsaldeko Izarrari So Akazia Imidiuan!   Ilargi Beteari Tenere Tamedit!   Ni Zuri Zu Nire Europar Orrazkerari Amidi!   Harea Alea Ur Tantari Imidiuan!   Djanet!!!  


Korsikan

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-08-03 18:13

Moussa ag Asserid     Tuareg bat galdu zaigu Korsikako paisaietan. Gamelua, bere basamortuan utzi duen arren, soinean darama “tagelmoust”-a. Korsikako mendi tontor elurtuetan pausatu du begirada. “Tenere”-k, erraiak hegan jartzen dizkion bezala, jartzen dizkio hegan erraiak, mendi garaiak. Haratago, itsasoa. Basamortu urdina, urezko mortua. Sakon hartu du arnasa, lekuz kanpo dagoen, baina lekuz kanpo sentitzen ez den “imouhar”-ak, gizon askeak. Buruz dakizki esan beharrekoak. Mortuko bere herriaren ahotsa da, garrasia da. Azawadeko herrien, son...


  Mortua, bortizkeria latzenez kolpatzen du ekiak, uztailean. Azawad-eko artzainek, abereak... ahuntz, ardi, eta gamelu, eremu idorrak nekez eskaintzen dituen larre urrietara, eta urrutietara eramateko garaia iritsi da. Hauteskundeak dira Kidal-en; “Azawad bai, Mali ez” entzuten da tarteka karriketan. “53 urtez maliar armadak pairatu arazi dizkigun gehiegikeriari, aski da” irakur daiteke horma higatu, horaildu batean. Haizeak bazterrak astindu, eta hankaz gora jarri ditu hauteskunde-zerrendak. Salbu diren bakanei, harri koskor batek, eusten die. Hondar aleak no...


     “Inperialismo kulturala ez da inperialismo ekonomikoa bezain agerikoa... Hizkuntzen gerra inoiz ez da benetako gerratzat hartu izan eta ez da inon deklaratu. Hizkuntza estrategiak, beraz, ezkutukoak izan ohi dira, zuhurrak. Batzuetan ez du ematen inolako estrategiarik dagoenik ere”   Herri bat ezereztatzeko ez dago herritarrak banan-banan hil beharrik. Horretarako nahikoa da herri hori osatzen duten herritarrak ondorio honetara heltzea: gure kultura alferrikakoa da”. Victor Alexandre       Estrategia ezkutuaren azpijoko horrek ba ot...


    Azawad-eko errefuxiatuak Burkina Fason, 2012ko martxoan       Trebilé Dramé-k, Parena-ko (Pizkunde nazionalaren alderdia) hautagaiak, zur eta lur utzi du jende guztia. Arrazoia, hilabete honen 28an, Malin, egingo den presidentetzarako lasterketari, agur esan izana. Hauteskundeen antolakuntza eza, eta Frantziaren jarrera kritikatu ditu.     “Ez da hauteskunde sinesgarririk izango uztailaren 28an. Hautagaitza uztea erabaki dut” Prentsaurrekoaren hasieratik, Trebilé Dramé-k argi hitz egin nahi izan du, eta Kidal-ek...


Kidal     Munstro edertasun irensleari, komeni ez zaionean, ez dago bakerik... ez Libian, ez Sirian, ez Turkian, ez Tunisian, ez Egipton, ez sahel aldean, ezta Kidal-en ere. Munstroaren interes ekonomikoak gailentzen zaizkie bai giza eskubideei, eta baita bizitzari berari ere, gizakia ezer gutxi balio duen zomorro gogaikarri bihurtzen duelarik. Begian sartuko dio atzaparra munstroak, edo zauririk mingarrienean botako dio gatza, edo zurikeria lotsagarriz, ziztatuko dio bihotza. Orduan, garrasi egingo du gizakiak, gazteak, zaharrak, emakumeak, gizonak... haurrak. Ez dela zomorroa ...


koofizialtasuna

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-07-06 17:33

emakume targia, kel-tamashaq-a     Argi asko entzun diogu Patrick Dallennes, Baionako suprefetari, euskarari bere eremu propioa den iparraldean, ezin zaiola koofizialtasunik inondik inora onartu. Hotz, zurrun eta nagusikeria osoz jaurti ditu hitzok, egia edo arrazoi absolutuaren jabe dela ziur denaren tonu irmoan.   Bururatzea ere, estatu frantziarreko erregioetako hizkuntza patois horiek denak, giza eskubideen eta askatasunaren hizkuntza den frantsesaren, mailan jar daitezkeela!   Eta patois basque horren koofizialtzearen ondotik, zer? Okzitanierarena? Bretoierarena? ...


Bada etorkizunik

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-29 16:42

  Kalerik gabeko eremuetan, badute herriek txokorik. Etxe-orratzik zutitzen ez den hareazko espazioetan, bada amets egiterik. Sekula zubirik eraiki ez den ibai lehortuetan, bada nabigatzerik. Merkataritza-gunea zer den ez dakitenentzat, bada bizitza kolorez janzterik. Hormarik gabeko lurraldeetan, bada elkarrengana hurbiltzerik. Dirua Jaungoiko ahalguztidun bihurtu ez duen gizakiarentzat, badago zerurik. Hurkoaren miserien eta tristuren aitzinean, itsu, gor, eta mutu bihurtu ez denarentzat, bada udaberririk, Haizearen, eta hondarraren seme-alabentzat, bada etorkizunik.  


afrikarra

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-21 22:18

  Haragizkoa naiz zu bezala Eta isuri dudan odolezkoa Ardoa isurtzen den bezala Zitalkeriaren kopan Zuk bezala ditut ametsak Amets debekatuak Nire baitan gordetakoak Aire librean hilko ote diren beldur Zure hilketen batuketa naiz Zure otoitzen hilkutxa Zure gorputzetik jaurtitako arima Zure irainen anaia bizkia Ispilu zahar bat baino ez naiz Zure neurrigabekeriara zizelkatua Non egun batean espero duzun Txikia izanik handi islatzea   Yasmina Khadra. L'équation africaine. 2011    


Moula-moula

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-16 15:20

     Txoritxo zuri beltz hau, itxaropen ikurra da Kel-tamasheq-entzat.    Ur tantaren bat gordetzen duten mortuaren txoko sekretuenetan, edo akazia oker, ederren bat, mirari bat bailitzan, zutitzen den parajeetan, hantxe hurbilduko zaizu txoritxoa, lotsagabe eta alai.    Moula-moula, udaberri infinitua, basamortu idorrean.    Negoziazio garaia da Uagadugun egun hauetan, mahaiaren alde batean MNLA.ko Azawad lurraldearen askapenaren aldeko tuaregak, beste aldean berriz, Bamakoko gobernua. Eseri, eta hitz egiteko unea da, mortuan ura aurkitze...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter