komeni ez den bakea
Kidal
Munstro edertasun irensleari, komeni ez zaionean, ez dago bakerik... ez Libian, ez Sirian, ez Turkian, ez Tunisian, ez Egipton, ez sahel aldean, ezta Kidal-en ere.
Munstroaren interes ekonomikoak gailentzen zaizkie bai giza eskubideei, eta baita bizitzari berari ere, gizakia ezer gutxi balio duen zomorro gogaikarri bihurtzen duelarik.
Begian sartuko dio atzaparra munstroak, edo zauririk mingarrienean botako dio gatza, edo zurikeria lotsagarriz, ziztatuko dio bihotza.
Orduan, garrasi egingo du gizakiak, gazteak, zaharrak, emakumeak, gizonak... haurrak. Ez dela zomorroa jaurtiko du, ozen, lau haizetara, eta alde batera zein bestera egingo du hozka, hasiko da ostikoka.
Maitasunak berotzen duen bihotza, sutuko eta erreko zaio orduan, amorrazioz, herriari.
Eta eroriko da, ziplo, munstroak traizioz jarritako zepoan.
Hankaz gora, ahul, oinazez den herriari, tu egingo dio orduan munstro beldurgarriak, eta laka-laka berdindu arte, bapo egin arte,bazter guztiak irentsiko, txikituko, desegingo...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: