koofizialtasuna
emakume targia, kel-tamashaq-a
Argi asko entzun diogu Patrick Dallennes, Baionako suprefetari, euskarari bere eremu propioa den iparraldean, ezin zaiola koofizialtasunik inondik inora onartu. Hotz, zurrun eta nagusikeria osoz jaurti ditu hitzok, egia edo arrazoi absolutuaren jabe dela ziur denaren tonu irmoan.
Bururatzea ere, estatu frantziarreko erregioetako hizkuntza patois horiek denak, giza eskubideen eta askatasunaren hizkuntza den frantsesaren, mailan jar daitezkeela!
Eta patois basque horren koofizialtzearen ondotik, zer? Okzitanierarena? Bretoierarena? Katalanarena? Alsazierarena? Korsikerarena? Eta itsasoz haraindiko Frantziatik ere gauza bera eskatuko balute?
Eta agian afrikarrei ere bururatuko zaie aldarri bera egitea! Besterik ez dugu behar!
Bai, konforme, Mali, Niger, Burkina Faso, Senegal, Benin, Boli Kosta ... burujabeak dira gaur egun, baina guri esker, eta ez beste inori esker! Guk antolatu genizkien lurraldeak, eta guk jarri mugak. Hizkuntza bera ere guri zor digute, guk eskaini genien eta gurea, gure frantses ederra... eurak ez baitziren gauza elkar ulertzeko ere. Gainetik esker txarra. Ze koofizialtasun eta ze demontre!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: