Kategoria: hizkuntza_koofiziala
emakume targia, kel-tamashaq-a Argi asko entzun diogu Patrick Dallennes, Baionako suprefetari, euskarari bere eremu propioa den iparraldean, ezin zaiola koofizialtasunik inondik inora onartu. Hotz, zurrun eta nagusikeria osoz jaurti ditu hitzok, egia edo arrazoi absolutuaren jabe dela ziur denaren tonu irmoan. Bururatzea ere, estatu frantziarreko erregioetako hizkuntza patois horiek denak, giza eskubideen eta askatasunaren hizkuntza den frantsesaren, mailan jar daitezkeela! Eta patois basque horren koofizialtzearen ondotik, zer? Okzitanierarena? Bretoierarena? ...