Moula-moula

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-16 15:20

 

   Txoritxo zuri beltz hau, itxaropen ikurra da Kel-tamasheq-entzat.

   Ur tantaren bat gordetzen duten mortuaren txoko sekretuenetan, edo akazia oker, ederren bat, mirari bat bailitzan, zutitzen den parajeetan, hantxe hurbilduko zaizu txoritxoa, lotsagabe eta alai.

   Moula-moula, udaberri infinitua, basamortu idorrean.

   Negoziazio garaia da Uagadugun egun hauetan, mahaiaren alde batean MNLA.ko Azawad lurraldearen askapenaren aldeko tuaregak, beste aldean berriz, Bamakoko gobernua. Eseri, eta hitz egiteko unea da, mortuan ura aurkitzeko garaia, arazoen irtenbidea erdiestekoa.

   Basamortuko herriek aspalditik bizi duten krisiarentzat, esperantza tanta den Uagadugu alderantz, bideratuko al du hegaldia Moula-moula txoritxo zuri beltzak.

 

 


Utzi iruzkina: