Mali: Trebilé Dramé-k utzi egin du, presidentetzarako lasterketa
Azawad-eko errefuxiatuak Burkina Fason, 2012ko martxoan
Trebilé Dramé-k, Parena-ko (Pizkunde nazionalaren alderdia) hautagaiak, zur eta lur utzi du jende guztia. Arrazoia, hilabete honen 28an, Malin, egingo den presidentetzarako lasterketari, agur esan izana.
Hauteskundeen antolakuntza eza, eta Frantziaren jarrera kritikatu ditu.
“Ez da hauteskunde sinesgarririk izango uztailaren 28an. Hautagaitza uztea erabaki dut”
Prentsaurrekoaren hasieratik, Trebilé Dramé-k argi hitz egin nahi izan du, eta Kidal-eko egoeran jarri du arreta batez ere. “Han -dio- ez da hauteskunde legea errespetatu. Administrazioaren itzulera, ez da oraindik eraginkorra, eta bozketarako bi aste baino gelditzen ez badira ere, prefetak, ez dira oraindik, bere postuetara itzuli.
Parena-ko hautagaiak, edo orain, hobeto esanda, hautagai ohiak, hauteskundearen prestaketaren “brikolajeaz” hitz egin du.
Eta honako galdera hau jaurti du: Zer gertatuko da hautesle-txartelik ez duten milaka maliarrekin? Ahaztu gabe Maliko, gutxienez, 465 herritan, hauteskunde-eraketen aurretik, ez dela berrerroldatzerik egin.
Uagadugun, Maliko gobernuaren, eta matxino tuaregen arteko akordioen artisau, Trebilé Dramé, ez dago batere pozik, Frantziaren jarrerarekin.
“Fabius, hauteskundeen zuzendari”
“Parisek -dio Trebilé Dramé-k- hauteskundeetara bultzatzen gaitu, kosta ahala kosta”. Eta erantsi du “Nire ustez, Laurent Fabius (Frantziako atzerri ministroa), Maliko hauteskundeen zuzendari bilakatu da”. Hala ere, Trebilé Dramé-k, ez du hauteskundeen boikota eskatu. Aitzitik, “zorte on” opa dio bere herriari.
2007Ko presidentetzan, Amadou Toumani Touré-k irabazitakoetan, hirugarren gelditu zen, botoen % 3,04rekin.
2013ko uztailaren 17an, rfi.fr-n argitaratua (moldatua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: