Kategoria: kidal_azawad
Mortua, bortizkeria latzenez kolpatzen du ekiak, uztailean. Azawad-eko artzainek, abereak... ahuntz, ardi, eta gamelu, eremu idorrak nekez eskaintzen dituen larre urrietara, eta urrutietara eramateko garaia iritsi da. Hauteskundeak dira Kidal-en; “Azawad bai, Mali ez” entzuten da tarteka karriketan. “53 urtez maliar armadak pairatu arazi dizkigun gehiegikeriari, aski da” irakur daiteke horma higatu, horaildu batean. Haizeak bazterrak astindu, eta hankaz gora jarri ditu hauteskunde-zerrendak. Salbu diren bakanei, harri koskor batek, eusten die. Hondar aleak no...
Azawad-eko errefuxiatuak Burkina Fason, 2012ko martxoan Trebilé Dramé-k, Parena-ko (Pizkunde nazionalaren alderdia) hautagaiak, zur eta lur utzi du jende guztia. Arrazoia, hilabete honen 28an, Malin, egingo den presidentetzarako lasterketari, agur esan izana. Hauteskundeen antolakuntza eza, eta Frantziaren jarrera kritikatu ditu. “Ez da hauteskunde sinesgarririk izango uztailaren 28an. Hautagaitza uztea erabaki dut” Prentsaurrekoaren hasieratik, Trebilé Dramé-k argi hitz egin nahi izan du, eta Kidal-ek...