Ezkutuko estrategiak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-07-26 12:32

 

 

 “Inperialismo kulturala ez da inperialismo ekonomikoa bezain agerikoa... Hizkuntzen gerra inoiz ez da benetako gerratzat hartu izan eta ez da inon deklaratu. Hizkuntza estrategiak, beraz, ezkutukoak izan ohi dira, zuhurrak. Batzuetan ez du ematen inolako estrategiarik dagoenik ere”

  Herri bat ezereztatzeko ez dago herritarrak banan-banan hil beharrik. Horretarako nahikoa da herri hori osatzen duten herritarrak ondorio honetara heltzea: gure kultura alferrikakoa da”. Victor Alexandre

 

 

  Estrategia ezkutuaren azpijoko horrek ba ote du zerikusi zuzenik hizkuntz aniztasunaren arloan hautematen dugun ia guztizko axolagabekeria eta zinismoarekin? Hizkuntzen ibilera galduak eta heriotzak ikusezinagoak ote dira bioaniztasunean gertatzen direnak baino? Baliteke... Zernahi ere, ordea, ikusi nahi duenak badauka nora begiratu. Begian dago akatsa, gure ustez, ez begietsian. Ideologia hegemonikoen kontrol-gaitasunean dago gakoa, inon egotekotan. Bere interesen mirabe baita ideologia inperialista, eta dauzkan interes zioen artean ez da ageri aniztasun etnolinguistikoarena.

 

  Estatu hegemonikoentzat barruko nahiz kanpoko diferentziak etsai izan dira azken mendeotako historian. Historia horretan, barruko diferentziak murrizteko eta desegiteko ahalmena izan du gehienetan estatuaren asimilazio-politikak. Bere neurriko eta indarreko estatuen nazio-identitateak menderatzea, ordea, gaitzago egin zaio, kolonialismoaren kasuetan izan ezik. Azkenean nolabaiteko bakeak egin dituzte beren arteko norgehiagokan, eta, bitartean, estaturik gabeko hiztun-herriak irentsi ditu...

 

 

Joxe Manuel Odriozola. Estatu Etnozidaren kontra. 2011

 

 

 

 


Utzi iruzkina: