Bizitza
Afrikarrak badaki, bizitza dela, altxorrik preziatuena. Tristura, plazerak, gaixotasuna, pedagogia baino ez direla. Afrikarrak, gauzak datozen bezala hartzen ditu, eta mirarietan sinisten badu ere, nekez egingo du hauen aldarrikapena.
Izaki zoragarria da afrikarra. Etxeko atarian eserita, edo zuhaitz baten azpian, edota krokodiloz gainezka den ibai baten ertzean, lehenengo, bere baitan dago beti afrikarra. Bere bihotza baino ez du, erresuma. Mundu honetako inork, ez daki partekatzen, eta barkatzen berak baino hobeto. Eskuzabaltasunari aurpegia jarri beharko banio, afrikarraren aurpegia izango luke eta, adiskidetasunari distira bat jarri behar izanez gero, afrikar irribarrearena litzateke.
Yasmina Khadra; L'équation africaine. 2011
Iruzkinak
Utzi iruzkina: