Aurkia eta ifrentzua

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-01-05 18:20

 

Aspaldi limurtu zuten Saharako basamortuek, eta bertako herriek Jean Marc Durou argazkilari handia.

Asko bezala, darien magian harrapaturik gelditu zen, halabeharrez, eulia amaraunean bezala, eta irtenbide bat bilatu behar izan zion barrenak erretzen zizkion pasio sakon hari. Hala, denborak mortukoei, eta tamashekei eskainitako uneak lapurtzea erabaki zuen, eta une hauek, lau haizetara hedatzea.

Abaguneen lapur bihurtu zen orduan, magia bahitzaile. Argazki kamera lagun, jenderik, unerik eta paisaiarik intimoenen testigu izan zen Durou maitemindua.

Baina aurkiak, badu nahitaez bere ifrentzua, eta magia haren atzean gorderiko itzalaz, beldurraz eta minaz egin zuen topo artistak ... herri zahar baten, herri izaten jarraitu nahi eta ezinaz...