Aspaldi limurtu zuten Saharako basamortuek, eta bertako herriek Jean Marc Durou argazkilari handia. Asko bezala, darien magian harrapaturik gelditu zen, halabeharrez, eulia amaraunean bezala, eta irtenbide bat bilatu behar izan zion barrenak erretzen zizkion pasio sakon hari. Hala, denborak mortukoei, eta tamashekei eskainitako uneak lapurtzea erabaki zuen, eta une hauek, lau haizetara hedatzea. Abaguneen lapur bihurtu zen orduan, magia bahitzaile. Argazki kamera lagun, jenderik, unerik eta paisaiarik intimoenen testigu izan zen Durou maitemindua. Baina aurkiak, badu nahitaez ber...


Azken iruzkinak