ez ezpataz bederen
Zer erakutsi dio basamortuak basamortukoari?
Badaki basamortukoak, basamortuari ezin zaiola gailendu, ez ezpataz bederen. Badaki basamortukoak, basamortua sakon ezagutuz baino ez dela norberaganatzen. Dauzkan errai malkartsuak arakatuz, euretan barna bideak eginez, urratsak emanez, hara eta hona ibiliz, ibiliz, ibiliz... Gordetzen duen altxorrik preziatuena erdietsiko badu AMAN IMAN, ura, bizitza... IMAN, BIZITZA den DAMAA, dama den bizitza paregabea.
Badaki basamortukoak,basamortuaren konkista lan, biziki zaila den horretan, pazientziaz armaturik behar duela... Pazientziaz ondo armaturik, eta zuhurtziaz, mortua engainatuko badu, limurtuko badu... ez ezpataz bederen. Borrerorik krudelena datekeen Tenere-ren beso-altzoetan, kabia egin ahal izateko, bizitza den Damaa ederra atxikitzeko.
Jakingo al du basamortukoak probokazioa, gorrotoa, eta gerra diren munstroei, ezin zaiela gailendu, ez ezpataz bederen.
Zer erakutsi dio basamortuak basamortukoari?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: