Bertsotan
Hitzak aireratzen ditugu, ipar nahiz hego haizeetara, mendi tontorretan hasi, eta basamortuetara. Oihu, irrintzi, garrasi, txalo, eta negar artean... ahoetatik bihotzetara, bihotzetatik ezkutuko erraietara, eskutik eskura, eman, eta hartu, eta zabaldu, eta eman berriz ere, eta hartu... nahi adina, beldurrik gabe. Lotsarik batere gabe.
Gure habiak, herriak, hodiak, bazterrak... bistakoak, eta ezkutukoak... eta itsusi, eta ilunak, eta ahaztuak, eta ahaztezinak jantzi, dotoretu, usain gozoz blaitu... hitzez.
Nor garen,
nor garen,
nor garen,
nor garen,
nor garen
nortasunez...
edo ez,
agertu.
Kantua garenez gero, edo hitza, edo bizitza, kantuz adierazi, hazi... hezi. Harearen, edo belarraren gainean... zutik, ahal bada... edo etzanda, ortzi bat, eta berari begira, aurrez-aurre. Zu nirekin, ni zurekin...
Etxean.
Etxean.
Etxean.
Bertsotan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: