Tinbuktu, txorien tristura

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-04-19 12:59

 

Izenburu hauxe darama Abderrahmane Sissako zinemagile mauritaniarrak, Cannesko zinemaldian aurkeztuko duen filmak.

Afrika zabal, eta anitzaren aurtengo ordezkari bakar, maiatzaren 14tik 25era iraungo duen luxuzko lehiaketan, eta urrezko palma eskuratzeko gogoz, parte-hartuko du bertan.

Tinbuktu, edo “333 santuen hiria”, Tinbuktu edo “Basamortuko perla”, Tinbuktu misteriotsu eta ezezaguna. Saharan barrena, mendeetan zehar, hara-hona ibilitako hainbeste karabanaren pausaleku, eta aterpe izan den Tinbukturen historia du ardatz Sissakoren metraje luzeko filmak.

Afrika beltzeko, zinemagile urrietako bat, Sissako, txori migratzailea da, Abderrahmane Sissakok badaki alde egin beharra zer den, badaki, umetatik hala tokatu izan zaiolako deserria eta erbestealdia zer diren, eta gai hauexek dira etengabeko tema, bere lanetan.

Emigrazioa..., eta gerrek, eta diktadurek, eta ezkutuko interesek ahuldutako Afrikaren abesti tristea izan nahi du Sissakoren obrak.

2002an ere, setati, europarrok ikusi nahi ez dugun, baina gure haragi bereko zauri den gaia biluztu nahi izan zigun, “Cannesko kritika Internazionalaren” sariaren jabe egin zen, “Zorionaren zain” lanarekin.

Bere bizitza propioaren isla den lana, Afrika eta Europaren arteko besarkada halabeharrezkoaren lekukoa baino ez da. Elkarrengandik hurbilegi gaude bi kontinentekook, eta elkarren beharra handiegia da, elkarri bizkarra emanda bizi izateko.

 

 

 

"Zorionaren zain" Abderrahmane Sissako 2002


Utzi iruzkina: