Sandaliak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-08-24 18:14

Sandaliak, emakume targien artelana dira.

Gazela-larruz egin izan dituzte aspalditik, larrurik gozoena eta arinena delako. Gaur egun, ahuntz-larrua edo gamelu-larrua erabiltzen dute.

Badauka kel-tamahack batentzat sandaliak, garrantzi berezia, izan ere, herri ibiltarientzat ura, eguzkitik, haize bortitzetik, eta gaueko hotzetik babestuko duen zapia, eta oinetakoak dira, bizirik irauteko ezinbesteko altxorrak.

Eta, ondoren, jar zaitezte mortuko ibiltari baten ibilerari so.

Ez dabil, ibili.

Irristatuz doa, harearen gainetik.

Ezerezaren handian.

Isilik.

Ez arnas hotsik.

Ez oin hotsik.

Apenas, bihotz taupadarik.

Eguzkia.

Beroa.

Zeru amaigabea.