Eguna eta gaua, Hondarra eta odola

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-08-19 19:58

NOMADAK

 

Atzo oraindik

Izarrak zenbatzen zituzten

Denbora oro zuten

Eta espazio guztia

Bakarti eta aske

Bere ahotsen oihartzuna baino

Ez zuten entzuten

Gaur

Haserre

Belo astunak

Begirada trabatzen die

Eta ezin izarrak zenbatu

Halere amets distiratsuak

Amesten dituzte

Esne-Bidea den bezala

Etena kanoien

Kantuan

Mugimendua ekaitzak hartua

Mugen sarean

Aspaldiko loriarik gabeko

Oinordekoak

Haizearen eta izarren seme-alabek

Isiltasunaz eta ahanzturaz egin dute

Bere doinu tristea

 

Rhissa Rhossey: Jour et Nuit, Sable et Sang, Poèmes Sahariens (2005)

 

Gudari Tuareg-en oinordekoak