ODOLA - ERREPASO ARIKETAKDagoeneko ikasi duzuna errepasatzeko jarraian dituzun ariketak egitea peoposatzen dizut. Baietz denak asmatu? Ziur nago.          Jose Luis Etxezarreta Garin


NOMADAK   Atzo oraindik Izarrak zenbatzen zituzten Denbora oro zuten Eta espazio guztia Bakarti eta aske Bere ahotsen oihartzuna baino Ez zuten entzuten Gaur Haserre Belo astunak Begirada trabatzen die Eta ezin izarrak zenbatu Halere amets distiratsuak Amesten dituzte Esne-Bidea den bezala Etena kanoien Kantuan Mugimendua ekaitzak hartua Mugen sarean Aspaldiko loriarik gabeko Oinordekoak Haizearen eta izarren seme-alabek Isiltasunaz eta ahanzturaz egin dute Bere doinu tristea   Rhissa Rhossey: Jour et Nuit, Sable et Sang, Poèmes Sahariens (2005)   Gudari Tuareg-en oin...


Promesak

4
josu 1456149891816 Josu | 2007-10-10 19:42

Bizikletan muturrez erori nintzenean segundu erdiz hil nintzela nabaritu nuen. Baina zin egin nion nere buruari, onik irten ezkero ordurarte utzitako zenbait gauzari aurre egingo niela.Zin egin nion nere buruari, tabakoa utziko nuela. Egun hartan utzi nuen.Zin egin nion nere buruari, odolemaile izango nintzela. Hilabete bete aurretik egin nintzen.Zin egin nion nere buruari, aita besarkatuko nuela. Eta egin nuen.Zin egin nion nere buruari, nere lagun minak maite dudala jakingo zuela. Orain, badaki.Zin egin nion nere buruari, kolpeak kolpe, bizitza biziko nuela. Ordutik aurrera jaso ditut biz...


Litrada

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-11-24 22:54

Litrada izaten dugu buruan gazteok asteburu atarian. Botelloia, edo hemen esaten dugun moduan, litroak. Kalkuluak egiteko gogorik ez dugu izaten klaseak aste osoan aguantatu eta gero. Nahiago dugu gure litroetan pentsatu. Kalimotxoa egiteko coca-cola eta...Nik litradaren kalkuluak atera ditut gaur. Urtebetean litrada ederra egin dut. 2 litro. Ez, ez dira bi litro ardo gorri. Bi litro odol. Ez, ez ditut edan. Beste batek edan ditu nik eman ditudan odol litroak. Ez dut pisurik galdu, ez. Urtebetean bi kilo potolotu ditut, baina bi odol litro galdu... edo eman.Urtebete lehen donaziotik eta ord...


Egutegia

odolemaile 1456151948338 Bai Biziari | 2006-11-20 18:53

Eibarren hurrengo egunetan eman dezakezue odola:·Azaroaren 30ean·Abenduaren 14an·Abenduaren 28anOrdutegia: 18.30-20.30Pagei kalean. DYAren lokala.


Orgasmoa

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-11-16 22:31

Deskargatu du deskargatu beharrekoa eta gustura gelditu da. Orgasmoa lortu du. Nekatu aurpegia du baina pozik dago. Harro, egin duenaz. Gorputza airean sentitzen du. Begiak ireki ditu eta butakari gogor eutsi dio. Irrintzia bakarrik falta izan zaio bere sentimenduak inguruan aireratzeko. Badaki bota duenak bizi berria ekar dezakeela. 450 cl odol isuri ditu. Litro erdi odol. Aurki bere beharrean dagoen batek jasoko duen litro erdi odol. Badaki bizi bat salbatuko duela, eta salbatutako bizia, jaiotza berria da. Harro dago egin duenaz, eta ezin du bere poztasunaren isla aurpegitik kendu. Besok...


Biziraupena, poltsa batean

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-23 01:21

Aitari bisita egitera joan nintzen Donostiara. Logelako atea ireki eta bertan zegoen, ohean etzanda. Inoiz ez nuen hain argal, hain ahul ikusi. Baina, aldi berean, indartsu nabaritu nuen. Begiratu ninduen eta irrifarre egin zidan. Erizaina heldu zen. "Vengo a ponerte la chuleta, ya verás luego qué bien" esan zion. Aita poztu egin zen. Erizainak odol-poltsa jarri eta alde egin zuen. "Esta sangre igual es la tuya" esan zidan aitak. Hitzik gabe geratu nintzen. Irribarrea itzuli nion. Zirrara bat sentitu nuen gorputz osoan. Hitz horiek nire bihotza bete zuten zartara  bilakatu ziren. Ordua...


Azken iruzkinak