Promesak
Bizikletan muturrez erori nintzenean segundu erdiz hil nintzela nabaritu nuen. Baina zin egin nion nere buruari, onik irten ezkero ordurarte utzitako zenbait gauzari aurre egingo niela.
Zin egin nion nere buruari, tabakoa utziko nuela. Egun hartan utzi nuen.
Zin egin nion nere buruari, odolemaile izango nintzela. Hilabete bete aurretik egin nintzen.
Zin egin nion nere buruari, aita besarkatuko nuela. Eta egin nuen.
Zin egin nion nere buruari, nere lagun minak maite dudala jakingo zuela. Orain, badaki.
Zin egin nion nere buruari, kolpeak kolpe, bizitza biziko nuela. Ordutik aurrera jaso ditut bizitzan kolpe latzenak. Baina indarrez egin nuen zin, aurrera egingo nuela. Hortan nabil.
Erronka pertsonal bat lortzearren gogor dabiltzanentzat, bizia ematen dutenentzat, maitasuna eskeintzen dutenentzat, sentimenduak ezkutatzen ez dituztenentzat, aurrera egiten dutenentzat: besarkada haundi bat.
Gaur poeta joango naiz ohera.
Iruzkinak
malen 2007-10-11 00:12 #1
Oso politxa, Josu...

Nagorek inspirau al zaitxu? DiƱot, gaur idazteko gaixagaitxik eh...
eskerrik asko holako hitzak oparitziarren, gu be poeta juango gara lotara, eta ia gaurko hau bixar lotara juan aurretik idatzi geinken...

hori bai, ni gaur, zibernauta juango naiz lotara, eztakizu zelako PRO ipini doten Firefoxa... : )

Josu 2007-10-11 00:35 #2
Ba sartu doten mezua irakurri ta poeta biharrian pornoeta juango zara! xD

Eskerrik asko Malen. Firefoxaren pantallazoa atera eta igo Flickr-era, ia hainbesterako dan... ;)

Adrian 2007-10-11 14:58 #3
Aurrera esan nizun,txapela kendu behar dudala zure aurrean.

Beentan hau irakurrita jaratizen dut nire iedea,unkigarria da eta nire begiatatik malkoak erodi dira hain gauza polita irakurri ta.

Zorionak Josu

Josu 2007-10-11 21:36 #4
Ez dut uste hainbesterako denik, baina eskerrik asko, Adrian.

Utzi iruzkina: