Biziraupena, poltsa batean
Aitari bisita egitera joan nintzen Donostiara.
Logelako atea ireki eta bertan zegoen, ohean etzanda. Inoiz ez nuen hain argal,
hain ahul ikusi. Baina, aldi berean, indartsu nabaritu nuen. Begiratu ninduen
eta irrifarre egin zidan. Erizaina heldu zen. "Vengo a ponerte la chuleta,
ya verás luego qué bien" esan zion. Aita poztu egin zen. Erizainak
odol-poltsa jarri eta alde egin zuen. "Esta sangre igual es la tuya"
esan zidan aitak. Hitzik gabe geratu nintzen. Irribarrea itzuli nion. Zirrara
bat sentitu nuen gorputz osoan. Hitz horiek nire bihotza bete zuten
zartara bilakatu ziren. Orduan ulertu nuen odolemaileek odola ematean
sentitzen duten asetasuna. Ikusi nuen nola minutu batzuetan betetako
odolpoltsak biziraupena suposatzen zuen aitarentzat.
Egun horretarako hiru hilabete neramatzan odolemaile, eta orain, ahal dudan
bitartean, izaten jarraituko dut, nik bizi izan nuena bizitzen beste gazte bat
egon daitekeelako gaur, eta bere aitak eskertzen jakingo duelako. Orratzari
beldur diot. Behin zorabiatu egin nintzen. Baina beldur handiagoa diot noizbait
istripua izan eta niretzako odolik ez izateari. Gizalegezkoa da, geure osasunak
oztoporik jarri ezean, odol poltsa bat betetzea. Baina nik ez dizut eskatuko
odolemaile egin zaitezen. Obligazio morala, gizalegezko elkartasuna eta
sentituko duzun asetasuna zeure esku baino ez daude.
Odolemaileen webgunea.
Eibarren 500 odolemaile behar ditugu. Irakurri hemen.
donantesdesangre.com guneari esker gureganatutako irudia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: