Kategoria: odol
Aitari bisita egitera joan nintzen Donostiara. Logelako atea ireki eta bertan zegoen, ohean etzanda. Inoiz ez nuen hain argal, hain ahul ikusi. Baina, aldi berean, indartsu nabaritu nuen. Begiratu ninduen eta irrifarre egin zidan. Erizaina heldu zen. "Vengo a ponerte la chuleta, ya verás luego qué bien" esan zion. Aita poztu egin zen. Erizainak odol-poltsa jarri eta alde egin zuen. "Esta sangre igual es la tuya" esan zidan aitak. Hitzik gabe geratu nintzen. Irribarrea itzuli nion. Zirrara bat sentitu nuen gorputz osoan. Hitz horiek nire bihotza bete zuten zartara bilakatu ziren. Ordua...