Bero betikoa
Egunen joan-etorrian, eguzkia ororen gainetik, eta, bero jasangaitza. Haizearen ufadak, olatuak bailiran, dantzatzen ditu dunak, eta, zigortzen harkaitz beltzak.
Mailu baten kolpea baino latzagoa da, bero infinituarena.
Sua dario lurrari.
Bizirauteko arnasak, berak ere, kiskali egiten du.
Mugarik gabeko paisaietan, ertzik gabeko zeruetan, airea, harlauza astun, zigortzailea da.
Eta ura
ura
ura!
"AMAN"!
"BIZITZA"!!
GARRASIA
jaurti du
mortuak.
Ez du erantzunik jaso, ordea.
Edo bai?
Ezer ez...
ISILTASUNA
eta beroa, berriz beroa
EROA
bero infinitua
betikoa.