Kategoria: mortu
Tenere zahar betiko lagun etsai aberri negar betiko lagun Tenere errege herio betiko hilobi Tenere
Olerkari targiaren hitzik kuttunena, “esuf” da, bakardadea.Non senti daiteke gizakia, mortu amaigabearen magalean baino bakartiago, galduago, txikiago? “Esuf”, ezereza da, hutsa, maitearen ausentziak uzten duen zulo beltz sakona, kanpamendu abandonatuetan, aireari itsatsirik gelditu zaizkion iraganeko irriak, eta negarrak, eta kantak, eta irrintziak.“Esuf”, hilobietan, betiko loaren besoetan, betirako, mutu, gelditu direnen itzala ere bada.“Kel Esuf” deitzen dio tuaregak, basamortuan, noraezean, egarriaren, beroaren, nekearen, eromenaren hatzetan galdutakoari. Desertuan barrena, har...
Egunen joan-etorrian, eguzkia ororen gainetik, eta, bero jasangaitza. Haizearen ufadak, olatuak bailiran, dantzatzen ditu dunak, eta, zigortzen harkaitz beltzak.Mailu baten kolpea baino latzagoa da, bero infinituarena.Sua dario lurrari.Bizirauteko arnasak, berak ere, kiskali egiten du.Mugarik gabeko paisaietan, ertzik gabeko zeruetan, airea, harlauza astun, zigortzailea da.Eta urauraura!"AMAN"! "BIZITZA"!! GARRASIA ...