Sahel aldera begira.
Aljeriak, errebelde libiarrek jazarririko 500 bat tuaregi, babesa eskeini die; emakumeak, haurrak eta zaurituak daude horien artean.
Libiako tuaregen koordinatzaileen buru den Ichak Ag Hacini-k, errebeldeek, tuareg libiarren aurka, egindako talde-erahilketak salatu ditu, eta ,Aljeria hegoaldeko tribu tuaregek, bere kideak babes ditzaten, mugak irekitzeko eskatu dio, Aljeriari.
Maliri dagokionez, berriz, diru-bilketa bat egin dute, jatorriz maliarrak diren, baina, nazionalitate libiarra duten militar ohiak artatzeko.
"Militar ohi hauek, bere kabuz, naturan galtzen utzi ordez _arrisku iturri, izan baitaitezke_ gizartean integra daitezen, egin dugu"; dio anonimatotik, Mali iparraldeko gobernuko partaide batek.
Gadafik, 1980an zinaturiko itun bati helduz, Libiako hegoaldea, eremu seguru lez gorde zezaten, Mali eta Nigerreko tuaregei, dei egin zien.
Hauek, jaioterrietara bueltatzeak, lehendik ere ahula den sahel-aren desestabilizazioa ekar lezake, jakina baita, sahel-a, Al Qaîda-ren, eta , edozein motatako trafikatzaileen kabi, bilakatu dela.
Borrokan zailduak, libiar armadako entrenamenduek egituratuak, uneoroko mugikortasunera ohituak... Tuaregen aferari buruz, sakon ausnartu beharrean daude, bai Libiako gobernu berria, eta, baita Malikoa ere, gainontzean, sahel eremua osatzen duten herrialdeek, mendeetan, makina bat iruzurren biktima izan diren, Tuaregen gai garratzarekin egin beharko dute topo, berriz ere.
L'Expression; 2011ko urriaren 11, asteartea (egokitua)