Sahara aste betean
Harriturik uzten naute, Saharan zehar, aste beteko zeharkaldiak iragartzen dituzten bidaia-agentzia horiek. Mutikoa nintzelarik, orduak eta orduak ematen genituen kilometro gutxi batzuk egiteko, eta, Frantziara iritsi orduko jakin nuen, bizpahiru egun, aski zireka, Saharako hainbat basamortu zeharkatzeko!
Mendebaldeko gizarteko beste erokeria bat!
Mortua, ez da zeharkatzen, barneratu egiten da bertan.
Denbora luzez, oinez ibiliz gero, todo-terrenoan ibilita baino urrutirago helduko zara.
Frantzian egin nuen, abiaduraren aurkikuntza, ustekabe zoragarria izan zen niretzat, baina ezin dugu geldotasunaren poterea ahaztu. Honetxek, bakarrik, dazta arazi diezaguke bizitzako instant bakoitza.
Atzerritarrak, soilik hondar ale baten bila joango balira, aste beterako... agian, Sahararen arima igurtzitzera iritsiko lirateke.
Moussa Ag Assarid: Y a pas d'embouteillage dans le désert.