Urak dakarrena, urak daroa
Martxoan 22, Uraren eguna.
Errekurtso naturalak izendatzeko astirik ere ez dit eman, atzo nire blog berria abian jarri eta gaur URAREN EGUNA da. Gogoratu beharreko eguna eta gutxienez gaurkoz, URAren inguruan zenbait eztabaida martxan jarri dira. Ura, eskubide publikoa ala pribatua da??? Munduan miloika pertsonek eskuragarri ur kutsatua baino ez duten bitartean, beste askok, boteilaratutako ur minerala edaten dute.
Ura soberakina ala eskasia??? Gaur bertan lankide bati entzun diot, guk geuk Euskal Herrian ur soberakina daukagula eta erabiltzen ez den ur hori leku lehorragoetara bideratzen ez baldin bada, ba ur hori galdu egiten dela. Baina ni ez nago ados! Nire ustez ZIKLO HIDROLOGIKOAK bere zeregina du eta urak dakarrena urak daroa, eta behin eta berriro berziklatzen da, horregatik bertoko ura beste norabaitera bideratuko balitzateke, bertoko ziklo hidrologikoa aldatuko litzateke eta nork daki, urteak pasata gu egon gintezke ur eske!!! Ez dago ur soberakinik edo eskasirik, herrialde bakoitzak bere kokepen geografikoak mugatutako ur edukiaren kudeaketa eskasa baino.
Uraren gaineko zerga merkeak ala garestiak??? Herri batzuetan, horien artean Markina-Xemeinen ez dute uraren gaineko zergarik ordaindu orain gutxirarte, beste batzuetan, Ondarroan adibidez, ur kontsumo minimo bat derrigorrez ordaindu behar da nahiz eta horrenbeste ur gastatu ez, eta Bilbon bestalde, pasadan astean 130 litro/egun/pertsona baino gehiago gastatzen bada kanon berezi bat ordaintzearen aldeko dekretu bat onartu zen. Aukerak ugariak eta ezberdinak dira, baina zein da uraren aurreko jarrera iraunkorrena??? Nire ustez, bakoitzak gastatzen duen ura ordaindu egin behar du, hori argi dago, baina ura aurreztu duten pertsonek onura bat jaso behar lukete, era honetantxe bakarrik itxiko du jendeak iturria.
Iruzkinak
aitzol 2006-03-28 08:51 #1
Argi dagoena da, gaur egunean uragatik ordaintzen duguna ez dela
nahikoa. Tristea bada ere, jendeak benetan ura aurresteko ikusten dudan
era bakarra uraren prezioa dexente igotzea da. Prezioa igotzeaz
gainera, gutxieneko kontsumo ordainketa hori ere kendu beharko
litzateke, honela zenbat eta ur gutxiago erabili gutxiago ordaindu
beharko litzateke.<br />
<br />
Utzi iruzkina: