Baliabide naturalak, naturak eskaintzen dituen lehengai eta produkzio-bideak dira . Nik definizio honi giza jarduera garatzeko lehengai eta produkzio-bideak gehituko nioke, gehienetan baliabide naturalak gizakiak ustiatzen baititu. Blog honetako aurreko sarreran (eta bakarrean tamalez!) baliabide naturaletako bat aipatu zen, URA hain zuzen ere. Baliabide honen garrantzia eta bere kudeaketa jasangarria egunez egun nabarmenagoa da. Baina zergatik?Giza jardueraren garapenean itzelezko papera betetzen duelako. Gizakiak ura edaten du bere gorputza martxan mantentzeko, ura behar du bere elikagaia...
Martxoan 22, Uraren eguna. Errekurtso naturalak izendatzeko astirik ere ez dit eman, atzo nire blog berria abian jarri eta gaur URAREN EGUNA da. Gogoratu beharreko eguna eta gutxienez gaurkoz, URAren inguruan zenbait eztabaida martxan jarri dira. Ura, eskubide publikoa ala pribatua da??? Munduan miloika pertsonek eskuragarri ur kutsatua baino ez duten bitartean, beste askok, boteilaratutako ur minerala edaten dute. Ura soberakina ala eskasia??? Gaur bertan lankide bati entzun diot, guk geuk Euskal Herrian ur soberakina daukagula eta erabiltzen ez den ur hori leku lehorragoetara bideratzen...
Epa! Blog barri bat hasteko asmuaz jarri na ordenadoran aurrin, ze egixe esan sarri pentsa eta esan ez ditxuazen gauzak plazaratzeko aukeri emoten dozta. Bueno, dato batzuk: ni neu Nahia na, ondarrutarra, 28 urte eta formaziñoiz biologoa. Ziurrenetik ogibidetik datorren zeozer ixango da, bañe hamen ERREKURTSO NATURALAN ingurun berba etxeko esperantzi dakat eta euran erabileriai buruz, eta zelan gaur eguneko gizartin gerua urria dakauzen aparte dazen gauzak eta gerua apartia urrin dakauzenak, horretxeatxik niri gustaten gazta esati LEKUAN LEKUKO.