AHTaren inpaktuak Sakanako eta inguruko akuiferoetan
Atzo ikusi genuen Mugitu! mugimenduaren ekintzaren arira, datu gehiago ezagutu dugu AHTa ze inpaktu duten Sakanan. Hemen dagoen textua atzo Iruñean prentsaurrekoa eman zuen komunikatuaren zati bat da:
Ekintza honen helburua AHT-ren eraikuntza lanek, ibai eta akuiferoetan eragiten ari dituzten ingurumen kalte izugarriak salatzea izan da, Nafarroan hauexek izango lirateke. Nafarroako Gobernuarentzat( 2004-ko urriaren 26-an) orain arte alternatiba nagusia izan den Zuastin hasi eta “Euskal Y” arteko zatia, “E Alternatiba” deritzona da. 1997-an Sustapen Ministeritzak bukatutako “Nafar Korridorearen Abiadura Haundiko alternatiba ikerketan”, ibilbide zati honen hainbat lekutan impaktuak bereziki larriak izango liratekela ondorioztatu zuen.
Zuastin hasita, AHT-ren eraikuntza lanek Iza-ko aranean 800 metroko tunel-a, Bizkai mendiaren magalean 1,5 kilometroko tunela eta Zapardi-ko mendatea zeharkatuz 1,3 kilometrokoa eraikitzea suposatuko luke. Izurdiagan dagoen Arakil ibaiaren aranera iritsiko litzateke non 18 kilometro egingo lituzkeen ibai honen 10 meandroak gurutzatuz, honek eragingo lituzke kalte larri guztiekin. Etxarri-Aranatzko udalerritik hasita, Lizarrusti-Altzania mendizerra 5,1 kilometroko tunel batek zeharkatuko luke Agauntza ibaiaren goi zatian irtengo zelarik, ondoren 6,3 kilometroko tunel batek Aralarko mendizerra zeharkatuko luke, Arkakako sakanean irtengo zelarik Zaldibiako udalerrian, Errekabeltz ibaia gurutzatuz.
Ibilbide zati honetan aipatutako tunelek eragingo lituzkeen kalte izugarriak guztiz salagarriak dira. Bai eta, AHT-ak Arakil, Agauntza eta Errekabeltz ibaiei eragingo lizkiekenak ere. Bereziki azpimarragarria da Aralarko zonaldea zeharkatuko luketen tunelen inpaktua, zonalde honek duen interes geologiko, estratigrafiko, tektoniko, geomorfologiko, hidrologiko eta paisajistikoa dela eta. Zonalde honetan ematen den karstifikazio prozesu garatuari esker lurpeko uren sorkuntza eta zirkulazioa haundiak dira oso. Tunelak egin ahal izateko exkabazioek inpaktu larriak eragingo lizkioke bertako lurpeko hidrogeologiari. Hainbat akuifero zulatzeak lurpeko ur isuri eta higidura eskema osoa aldatuko luke, honek mendizerra osoa kaltetu dezakelarik.
Nafarroako eta “Euskal Y”-aren arteko zatiaren eraikuntza lanek, ibilbidetik kanpoko hainbat kalte ere eragingo lituzke ingurumenean. Obretan sartzeko bideen eraikuntza, zabortegiak, makinaria parkeak, harrobi eta materialen tratamendurako plantak.
Orain egun gutxi, Sustapen Ministeritzak Nafarroako Korrikorea eta “Euskal Y”-a Ezkio-Itsason lotuko lukeen ibilbidearen ikerketa eskatu dio SENER S.A enpresari. Ibilbide berri honek abiadura haundiko linea kilometro batzu luzatzea suposatzen du Arakilgo aranetik barrena, Altsasutik pasatuz eta Altzania-Lizarrusti mendilerroa tunelez zeharkatuz. Ibilbide berri honek eragingo lituzkeen kalteak ere oso larriak izango lirateke, arestian aipatutako arrazoi berdingatik.
Mugitu!k txosten polit bat egin du, non AHTa Euskal Herriko akuifero eta ibaiei kalteak nola egiten die ikusi dezakegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: