Gure inguruko herrietako airearen kalitatea egokia den neurtzeko estazio batzuk erabiltzen dira. Tolosan badugu horietako bat. Bertan, airean dauden hainbat sustantzia eta parametro balio onargarrien barruan dauden neurtzen da.   Tolosako airearen kalitatea edo zure herrikoa balio onargarrien barruan dagoela uste al duzu? Eta Tolosako estazioa non dagoen ba al dakizu?   Estazio finko eta mugikorretan egiten den lanaren azalpen bideoa ere ikus dezakezu. 


Gaur egun hainbat herritan estazio finkoak daude airearen kalitatea neurtzeko, baita  mugikorrak ere. Estazio hauek ondorengo datuak neurtu ditzazkete: CO, NO2, NO, SO2, PM10, O3... . Zure herriko datuak jakin nahi badituzu, bai azken hilabetekoak, baita momentu honetakoak ere , hemen sartuz ikus ditzazkezu.


KUTSADURA MOTAK

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-17 13:58

Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen  dira. KUTSADURA MOTAK KUTSADURA MOTAK Uraren kutsadura Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere. Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan ...


Azken iruzkinak