Dakizuenez, gizakiok badugu hor kanpoan, espazio ilunean, nonbait galduta, gure berri ematen ari den halako kanpo delegazio bat edo. Inon, inoiz extralurtar bizidun eta inteligenterik bada, noizbait, agian irakurriko duen, gizakiak ulertzeko oinarrizko azalpen batzuk dituen mezu bat.Pioneer X eta XI espazio zundetan itsatsi zituzten hain xuxen 1972. urtean azpian ikus dezakegun xafla.Xaflaren benetazko argazkiak hemenDisenatzaile izan ziren Carl Sagan eta Frank Drake-en nahia, extralurtarrek gizakion berri izan zezaten zen. Beraiei, nortzuk ginen, zein oinarrizko ezagutza genituen eta gure ...