Mundua hankaz gora
Jakingo duzuenez gure planeta nahiko borobila da, arrautza forma du, eta baita zoritxarrez arrautza ustel usaina ere
gizakioi esker. Eta forma hau plano batetara proiektatu nahi dugunean,
mapamundi bat edukitzeko adibidez, arazoekin topatzen gara berehala. Ezinezkoa
da forma esferiko bat plano batetan proiektatzea zehaztasun osoz.
Jakingo duzue
baita ere, nola, gure artean ohikoena izan den Mercator-en proiekzioak azalera
akatsak dituen. Hau da, nola azpiko mapamundian esate baterako, berez azalera
berdinak dituzten estatuek tamaina desberdina duten beraien latitudea dela eta. Ikusten baduzue, ekuadorren lerroa ere ez dago erdi-erdian, eta beraz, ipar hemisferioa
hegoaldekoa baino handiagoa da.
Europaren azalera: 9,7 miloi Km²
Hego Amerikarena: 17,8 miloi Km²
Bada ordea akats hauek zuzenduta dituen proiekzio
mota bat, Peters-ena hain zuzen. Hori dela eta, azkenaldian ezaguna bihurtzen
ari da mapa mota hau, kontinente txiroenekin bidezkoagoa omen.
Ni ere, mapa honetan europarron eta amerikarren
benetako tokia zein den hobeto ulertzen delakoan nago.
Baina begi bistakoa da
baita ere nola ipar hemisferioa goran, eta hego hemisferioa berriz behean
ipintzen dugun. Horrela esanda oso zentzuzkoa ematen du ezta? Baina garbi dago baita ere
hau konbentzio bat dela, ez duela zertan horrela izan beharrik,
baina hala onartzen dugula. Eta hortaz, zergatik ez ipini buelta emanda?
Ariketa interesgarria iruditzen zait, eta azken
batetan mapa hau goikoaren baliokide da baita ere, ezta? XII. mendean Ceutan jaiotako Al-Idrisi ren mapan ere hala agertzen da lurra, hemisferioak "alderantziz" dituela.
Peters-en proiekzioa erabiliz egindako mapamundi iraulian, espainia hego emisferioan topa
dezakegu, eta euskadi berriz espainiaren hegoaldean eta frantziaren
hiparraladean. Gu gara ipar euskaldunak kasu honetan, eta exmugaz gaindikoak
hegoaldekoak :-) Wasconia lehengoz agertzen den XI. mendeko Liebanako mapan ere ipar-hego
bereizketa hori ez da batere garbia :-)
Baina Peter-s irauliarekin jarraituz, jolas polita da imaginatzea mundua era horretan
irudikatu bagenu gauzak nola aldatuko liratekeen. Hau da, emigrazioa hegoaldeko
emisferioetara emango zen eta “bajar al moro” beharrean “subir” esan. Andaluzak
berriz, hots, Pantoja, paquirrín eta konpainia "los chicarrones del norte" lirateke, eta
espainia iparraldeko festarik garrantzitsuenak San Ferminak euskaldunak ez, baizik eta gaur
bertan hasi berri den Feria de Abril andaluza litzateke :-) Dena alderantziz.
Edo ez?
Eta zergatik diodan hori? Beno, azken batetan Feria
de Abril espainia iparraldeko batzuek, hots, José María de Ybarra euskaldunak eta Narciso Bonaplata katalanak sortu zutelako, eta Pantoja, berriz... beno, hori beste baterako uztea hobe izango da.

To be continued…
Iruzkinak
iñaki 2007-04-24 23:38 #1

Honi buruz asko hitzegin da eta Peters-en proiekzioa ez da soluzioa. Bertan Africa Asia baino handiagoa da ia.

Soluzioa mundua bi zirkuloetan marraztea(bi hemisferioak), iparraldeko eta hegoaldeko zeinbait zati errepikatzea edo errepikatzen diren hoiek moztea dira, adibidez.

http://www.tierradelazaro.com/astro/mapamu.jpg

http://www.bne.es/media/img/Image/colecciones/mapa_mundi.jpg

xa2er 2007-04-25 00:13 #2
Ba ni iazko abuztun Beasaingo tren geltokitik Vladivostok arte trenez jun ta bueltatu nintzean, ta zin dagit, Rusia haundie dekela "de cojones"

borthuzai 2007-04-25 07:31 #3

Mila esker argibideengatik iñaki.

eta hi xa2er, ez hintzen ba hauntzaino argazki hori ateatzeko soilik jungo ezta? :-) Gaur egungo trenak guk uste baino posibilitate gehiago dizkikela garbi utzi diguk!

Bootxo 2007-04-25 14:53 #4
Gauzak nondik begiratu, horrela ikusi. Begiratu mapa hauek ere; informazio interesgarria ematen dute.

http://www.sasi.group.shef.ac.uk/worldmapper/index.html

iñaki 2007-04-26 00:23 #5
Egia ba dek hori xa2er, munduari zirkunferentzi osoa eman diok ia, eta trenez. Normala Errusia handia dela esatea, eta luzea, oso luzea.
xa2er 2007-04-26 01:24 #6
Borthuzai:
"eta hi xa2er, ez hintzen ba hauntzaino argazki hori ateatzeko soilik jungo ezta? :-)"

Ba, bai. AHT Gelditu! Elkarlanak iazko "Mila arrazoi ditugu" kanpainaren barnean nire proposamena hori izan zian, gero argazkia luzatu nien.
Bueno, ta baita ere, Beasaindik Vladivostok arte trenez jutea zeokela demostratzeagatio.

Inaki:
"Normala Errusia handia dela esatea, eta luzea, oso luzea."

30 egunetan 25.000-28.000km. egin nizkian more or less. Vladivostoketik Moskura geldiunerik gabe sei egun ta zazpi gau: 9900km.

Bidaiaren argazki sorta Flickerren hemen dezue.

2007-12-27 02:21 #7
Utzi iruzkina: