Kategoria: mapamundi
Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-5 Saint Sever. Hotza, haize ufakoak, euri zurrustak. Azaroaren azken igandean urtero den «Oilokien feria». Arkupetan familia guti batzuk, beren haurrak eskutik, antzara, ahate, indiako oilo, oiloen ikusten. Beneditarren kalaustrapean jende gehiago: pate, gasna, ezti eta erreximentak salmahaietan. Musika banda baten soinu airosak: tronboi, danbor eta eltzagorra. Ni, mapamundiaren sorlekuaren ikustera naiz jina. Hemen, XIgarren mendean, Stephanus Garsiaren eskolak Liebanako Beatusen Apokalipsia kopiatu zuen. Gidarisa heldu da. Egoitza zahar bat...
Jakingo duzuenez gure planeta nahiko borobila da, arrautza forma du, eta baita zoritxarrez arrautza ustel usaina ere gizakioi esker. Eta forma hau plano batetara proiektatu nahi dugunean, mapamundi bat edukitzeko adibidez, arazoekin topatzen gara berehala. Ezinezkoa da forma esferiko bat plano batetan proiektatzea zehaztasun osoz.Jakingo duzue baita ere, nola, gure artean ohikoena izan den Mercator-en proiekzioak azalera akatsak dituen. Hau da, nola azpiko mapamundian esate baterako, berez azalera berdinak dituzten estatuek tamaina desberdina duten beraien latitudea dela eta. Ikusten baduzu...