Iñigo Jones Arkitekto Ingelesa
Iñigo Jones (bai, bai, IÑIGO Jones. :-) Ingalaterrako lehen arkitekto garrantzitsua izan
zen. Hala dio behinik behin wikipediak gazteleraz zein ingelesez (eta sinestu egin beharko!:-)
Iñigo Jones (1573-1652)
Iñigo, Italian izan zen birritan bere arkitektura
ezagutzak osatzen, eta bertan ezagutu zuen garaikide izan zuen Palladio
handiaren arkitektura. Bere izpiritu eta arauek Iñigoren lanean eragin handia
izango zuten ondorenean, ez zioten gainera alferrik Palladio Ingelesa
deitzen! Iñigo Jones-ek errenazimendua ingalaterrara eraman zuela ere esaten da.
Bere bizitzan zehar Ingalaterrako Karlos I.aren
aparejadore ofizial izatera iritsi zen besteak beste eta garaiko eraikuntzarik garrantzitsuenak egin zituen. Hortik, Anthon van Dyck
margolari ospetsuak irudikatu izana, goran agertzen den bezala.
Baina Iñigo? Pentsatuko duzue. Nolatan Iñigo?
Wikipediak dioenez Iñigoren aita katolikoa zen, eta
posible da beraz, Inazio Loiolakoaren omenezko izena izatea (iñigistak omen
dira bere jarraitzaileak). Hala dio baita ere Wikipediak :
"His father also bore the unusual name "Inigo"—perhaps a form of "Ignatius," or a derivative from Spanish"
Baina badira guzti honetan kontutan hartu beharreko
pare bat gauza.
Iñigo
ez da Ignazio euskaraz. Iñigo, gaztelerazko Eneko da. Inazio Loiolakoaren apaiztu aurreko izena Iñigo zen, eta hortik, Iñigo =
Ignazio nahasketa. Ondoren, Sabino Aranak ere hala izan zedila proposatu omen
zuen, eta noski, honek gauzak are eta gehiago nahastu. (dena, wikipediaren arabera)
Baina
bada beste kontu interesgarri bat ere. Izan ere, Inazio Loiolakoa 1556an hil zen,
Iñigo Jones-en jaiotza baino 17 urte lehenago, baina kontua da, Inazio Loiolakoaren beatifikazioa 1609an izan zela! Iñigo Jones-ek 36 urte zituenean! Eta
kanonizazioa berriz 1622an! Arkitektoak 49 urte zituenean!
Beraz, Iñigo Jones-ek bere izena Inazio Loiolakoa
“ezagun” egin aurretik hartu zuen! Puff! Ke kaña!
Baina guzti honek izan dezake bere esplikazio
zentzuduna, zeren eta ezaguna da Inazioren biografian nola ingalaterra aldetik
ibili zen, hala nola, jesuitek ingalaterra bertan ere kontraerreforma zela eta egin zuten lana.
Inazio Loiolakoa (1491-1556)
Honek guztiak Iñigo Jones-en izena esplika liezaguke. Aipatuak posible dira, zentzuzkoa da. Baina bada pentsatzea gustatzen zaidan beste
posibilitate bat ere:-)
Posible da, Iñigo Jones-en aitak, handik urte mordoska
batetara Krutwig-ek esango zituenaren berri izatea, berak ere, Eneko = Angus
dela pentsatzea.
Zer, ez didazue azken hau ulertu? azkarregi joan naiz ezta? Barkatu, barkatu! :-)
Kontua da, ikusi dugun bezala Iñigo = Eneko dela, eta Eneko Enneco-tik datorrela, eta azken hau Enneges-etik. (betiere wikipediaren arabera, noski!:-)
Enneges Iberikoz idatzia
Bestalde, Angus izen eskoziarra (edo Pikto-a hobe esan, eskoziarrak baino lehenagotik zeudelako lurralde horietan) modu desberdinetan idatzi izan da historian zehar: Aengus, Aonghus,Oengus... (abizenetan McInnes bezala) eta baita Enegus bezala.
Eta hemen, Federico Krutwig-ek jauzi bat haratago eman, eta Enegus piktoa, euskal Enneges-en berdina zela zioen. Beraz:
Enegus = Enneges
Angus = Eneko = Iñigo
Beno, Krutwig-ek gauza gehiago ere bazizkioen, baina gaurkoz nahikoa luzatu naizelakoan nago.
:-)
Iruzkinak
lekesan 2007-04-18 02:36 #1
Que guapo!!! Milla ezker ezplikazio gaitik. Oso interesgarrixa izan bai da .<br />
borthuzai 2007-04-18 20:33 #2
pozten nauk, pozten nauk!<br />:-)<br />
Utzi iruzkina: