Iñigo Jones (bai, bai, IÑIGO Jones. :-) Ingalaterrako lehen arkitekto garrantzitsua izan zen. Hala dio behinik behin wikipediak gazteleraz zein ingelesez (eta sinestu egin beharko!:-) Iñigo Jones (1573-1652)Iñigo, Italian izan zen birritan bere arkitektura ezagutzak osatzen, eta bertan ezagutu zuen garaikide izan zuen Palladio handiaren arkitektura. Bere izpiritu eta arauek Iñigoren lanean eragin handia izango zuten ondorenean, ez zioten gainera alferrik Palladio Ingelesa deitzen! Iñigo Jones-ek errenazimendua ingalaterrara eraman zuela ere esaten da.Bere bizitzan zehar Ingalaterrako Karlos...