Ongi etorri

zabaldu 1456153813162 Zabaldu | 2008-02-24 18:48

Kaixo ailegatu berria, inoiz ez zait bururatu blog bat irekitzea baina orain Web 2.0 ikasgaiari esker, zure aurrean daukazun proiektua aurrera atera nahi dut. Espero dut pixkanaka pixkanaka handiagoa bihurtzea zuen laguntzarekin.Hasteko hemen uzten dizuet youtube-n atera berri den Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal ren trailerra:


Iñigo Jones (bai, bai, IÑIGO Jones. :-) Ingalaterrako lehen arkitekto garrantzitsua izan zen. Hala dio behinik behin wikipediak gazteleraz zein ingelesez (eta sinestu egin beharko!:-) Iñigo Jones (1573-1652)Iñigo, Italian izan zen birritan bere arkitektura ezagutzak osatzen, eta bertan ezagutu zuen garaikide izan zuen Palladio handiaren arkitektura. Bere izpiritu eta arauek Iñigoren lanean eragin handia izango zuten ondorenean, ez zioten gainera alferrik Palladio Ingelesa deitzen! Iñigo Jones-ek errenazimendua ingalaterrara eraman zuela ere esaten da.Bere bizitzan zehar Ingalaterrako Karlos...