Ingmar Bergman
Gogoan dut oraindik, nola youtube deskubritu nuenean, bertako bilatzailean tekleatu nuen lehen izenetakoa Ingmar Bergman izan zen. Ez nuen ia deus ere topatu.
Gaur ordea, Haendel-en musika entzuten ari nintzela (euria ari du) konposatzaile aleman-inglesaren bitxikerien bila hasi naiz batean eta bestean. Obra bateko zatitxo bat dela, beste piezatxo bat atzetik... eta ziurrenik ezagutuko duzuen Saraband-a. Bai, bai, ziur nago ezagutzen duzuela. Entzun, entzun!
Ez al dizue ezer gogoratzen? Ziur baietz! :-)
... eta orduan..... ZAST! Ingmar Bergman-ekin topatu naiz!
Saraband (2003) izeneko filma da hain zuzen Bergman-en orainarteko azken lana (bere AZKEN lana akaso?). Eta berarekin topo egin dudala esatean, ez dut bere film honekin topo egin dudala esan nahi, berarekin, PERTSONALKI BAIZIK! zutik, etzanda, eserita, heriotzaz hizketan, batera eta bestera! Puff! Sinestezina!
Ingmar Bergman esan, eta nire hitzak soberan daude jada.
Hemen dituzue Saraband filmaren making-off-eko irudiak:
1; 2; 3
Iruzkinak
Utzi iruzkina: