denetik - borthuzai

Malevich-en "Lauki Beltza"ren inguruan Oteizak dioena:"No minimalismo conclusivo sino elementalismo de partida"Oteizaren ustez arteak hutsetik hasi (espresioaren bitartez hutsa okupatuz) eta berriz ere hutsean amaitzen ziren (beteriko huts hori ixiltasunaz, hutsaz, desokupatuz) zikloak zituen.Euskal Herrian horren ohikoak diren cromlech-ak guzti honen adibide bat besterik ez lirateke, prehistorian emandako artearen balizko ziklo honen itxiera markatzen diguten artelanak. Harrizko zirkulu single eta hutsak bestelako harri tumulu handiei (Stonehenge...) aurrez aurre.Kontextu honetan, Malevich...


Malevich

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-07-10 19:22

Gaur ireki dute Kasimir Malevich artista Ukrainiarrari eskeiniriko erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan.Malevich-ek Suprematismo arte mugimendua sortu zuen, besteak beste, errusiar iraultza komunistaren garai oparoenetan.Aukera paregabea dugu orain, ezbairik gabe XX. mendeko arte mugimenduen inguruan hitzegitean ezinbesteko bihurtzen zaigun artista honen lana ezagutzeko.Bere margolanik ezagunenetakoa den "Lauki beltza" izango da hemendik aurrera erabiliko dudan irudia.


Greziar arkitekturaren inguruan irakurtzen, zenbait gauzek harritu naute.Adibidez, greziarrek arkua ezagutzen zuten bainan ez zuten, esate baterako, ia erabili ere egin (erromatarrek ez bezala).Hiriaren antolamendua berriz ez zuten era formal batetan egiten, hau da, Acropolis-eko eraikinak adibidez kasualitatez kokatuak dirudite beraien tokietan, desordenatuak, bainan hortantxe datza ain zuzen ere greziarren oreka eta ekilibrioaren gakoa. Ez dago inon simetriarik, bai ordea oreka.Partenoiari dagokionez berriz, laukiluzea dirudien arren elipsez eta parabolez beterik dago, harrigarri badirudi...


Ez da Etxenikeri egindako azken elkarrizketa izango (berria, 2005-06) baina  interesgarria delakoan, hor doa:(...) Etxenike: Eta seguru nago ekologista gehienak energia nuklearraren aldekoak izango direla, 25 urte barru. Hori da egiten dudan iragarpen bakanetako bat. Galdera: Zergatik uste duzu hori? Etxenike: Ez dut asko luzatu nahi gai honi buruz, baina Gaia hipotesiaren sortzailea bera nuklearren alde agertu da duela gutxi. Eta, lehengora itzuliz, etorkizunean zalantzetan bizitzen ikasi beharko dugu. Zalantzaren etika egongo da. Bukatu dira ziurtasunak. Eta ezin da hau guztia ge...


"T.S. Elliot euskaraz" liburuan datorren Jon Juaristiren hitzaurreak honela dio Arestik eginiko itzulpen desberdinez ari delarik:(...) Zalantzarik gabe, beste itzulpen batek esistitu bear zuen. Arestik, bere azken urteetan, komunikatu zigun Ibon Sarasolari eta niri, aldi batzutan, Joyceren itzulpen bat egin nahi zuela. Honela deklaratu zion ere Haraburu-Altunari goian aipatutako elkar-hizketan:"El euskara es una gran lengua. Tiene toda una serie de ventajas sobre las lenguas latinas, ventajas de las que por ejemplo, se ha sabido aprovechar el inglés. El poder hacer uso de todas las aportaci...


Aspalditxo honetan eskuartean dudan Taschen argitaletxearen "Sculpture" liburua, Greziar eskulturari errepaso eginez hasten da.Bertan, niri behintzat harritu nauten zenbait gauza irakurri ditut. Esate baterako, ez zela marmol zuria garai hartako eskulturgileek gehien estimatzen zuten materiala, bronzea eta egurrak balio gehiago zutela adibidez (azken honek bere erabileraren aintzinakotasunagatik adibidez). Gertatzen dena zera da, zoritxarrez, materialen iraupena eta garai hartan zuten garrantzia alderantziz proportzionalak direla.Harritu nauen beste kontu bat zera izan da, greziarrek marmol...


"Laberinto" hitzak oinarri euskalduna izan dezakeela zioen F. Krutwig-ek bere "Garaldea" liburuan.Bere ustez, hitz honen atzean LAU BURU(dun) INTHOA (edo bidea) legoke.Kasu honetan, BURU hitzak GAIN edo MENDI esanahia luke.Honen irudia honelako zerbait litzateke:Era honetako laberintoak (lau burudunak) ugariak dira europa osoan, eta Ingalaterran izen bitxi baten bitartez deitzen zaie, Julian's Bower. Hitz honen etimologia ere euskaldun ikuspuntu batetatik uler daitekeelakoan zegoen Krutwig Jauna aipaturiko "Garaldea" liburuan.Guzti honen inguruan piskatxo bat gehiago sakondu nahi baduzue (a...


Sarrera

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-06-27 18:45

kaixo denoi,blog honetan ondoko gaien inguruan idaztea pentsatzen dut:- Artea (Pintura, Zinea, Eskultura, Musika... Oteiza, Serra, Kandinsky, Cézanne, Picasso, Kubrick, Lynch, Hitchcock, Stravinsky, dut, Mahler... zalea naiz)- Zientzia (mota guztietako zientzia dibulgazio liburuak irensten ditut, Editorial Críticaren "Drakontos" sailekoak batez ere)- Federiko Krutwig-en ideien inguruan (Krutwig euskaltzain eta intelektualaren inguruan ondorengo blog-ean ere idazten dut, gazteleraz ordea: http://erantzunen-zain.blogspot.com )Zuetakoren batek parte hartuko duelakoan,Adeitsuki


denetik 1456131883257

This blog is written in BASQUE, a PRE-INDOEUROPEAN language, one of the EUROPEAN OLDEST LANGUAGE

Azken iruzkinak

Iñaki

Iñaki 2012-01-08 05:38 #1

2011-03-15 15:45 #2

asdfghjklñ

asdfghjklñ 2010-06-05 12:05 #4

kaixo

el monstruo del lago ness

el monstruo del lago ness 2010-05-03 15:18 #5

NO HAI INFORMACION!!! A K JODEEE